'Nor da Norbera?' lehenengo diskoa dakar Etxekalte taldeak

Bizkaie! 2022-04-13 08:57   Musikea

2022ko udabarrian kaleratuko dabe bermeotarrek lehenengo diskoa, Elkar estudioetan grabautakoa, Victor Sanchezen eskutik.

Galdera horri erantzuna emoten baino gehiago, galdera horren inguruan berba egiten saiatzen dira diskoko 10 kantuetan. Bakotxak ikuspuntu bat jorratzen dau eta alkarregaz prozesu bat dakarre, kantuen arteko zubiak eregiz.

Soinu aldetik kantuek estudiora orduko eben dinamika eta energia errespetetan saiatu dira, beste edozeren gainetik; halan da be, esperimentazinorako tartea be izan dabe, euren soinu propio baten bilaketan aurrerapauso batzuk emonez.

Helburu nagusia bizipen eta pentsamenduak konpartidutea izan da eta musikea zuzenekoak joteko atxakia izanik, maiatzetik bagilera bitartean aurkezpen bira bat berbatu dabe:

Maiatzaren 20an, Etxekalte + Dena taldeek Bermeoko Kafe Antzokian joko dabe gaueko 21:00etan.

Eraikitzeko egon arren

Zuzendaritzea: Arriguri.

Argazki zuzendaritzea: Arriguri.

Kamera laguntzailea: Asier Marleza.

Gaffer: Asier Marleza.

Figurazinoa: Miren Olondo, Asier Irisarri, Marina Etxeandia, Unai Otero eta Mikel Madariaga.

Eskerrak: Asier Errenteria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu