Oihane Perea eta Peru Abarrategik irabazi ditue Legutio eta Langraitzeko saioak

Bizkaie! 2022-04-11 08:07   Bertsolaritzea

Hurrengo saioa, maiatzaren 7an izango da Dulantzin.

Oihane Perea nagusi Legution. | Ikusi handiago | Argazki originala

Arratsalde euritsuari umore eta giro polita jarri deutse bertsolariek Arabako Bertsolari Txapelketako Legutioko laugarren final zortzirenean. Laugarren eta azken aurreko saioa Legutioko Kultur Etxean jokatu da. Ondoko bertsolariek kantau dabe: Unai Bengoetxea Mujika, Orlando Arreitunandia Arinas, Oihane Perea Perez de Mendiola, Ekaitz Samaniego, Rikardo Gonzalez de Durana eta Xabier Lasa Arrizabalaga.

Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantau ditue bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Oihane Pereak irabazi dau puntu gehien, 201 puntu. Bost final zortzirenetako puntuazioaren hurrenkeran osotuko dira final laurenak. Puntuazioak ondorengoak izan ziran:

- Oihane Perea: 201 puntu.

- Ekaitz Samaniego: 199 puntu.

- Orlando Arreitunandia: 184 puntu.

- Rikardo Gonzalez de Durana: 178,5 puntu.

- Xabier Lasa: 162,5 puntu.

- Unai Bengoetxea: 157,5 puntu.

Gai-jartzaile taldetik Lierni Altuna izan da Legutioko aurkezlea Eli Plazaolaren ordezko. Lehen faseko, final zortzirenetako epaimahaian izan dira: Ekaitz Elorriaga, Egoitz Iradier eta Manex Garaio.

Langraizen, bosgarren eta azken final zortzirena irabazi dau Peru Abarrategik


Azken final zortzireneko puntuazinoak jakinda maiatzean jokatuko diran final laurenak zehaztu dira. Langraizen joakatutako saioan erabagi da hurrengo fasera pasauko den 18koa zein izango dan.

Kantau daben bertsolariak: Maddi Agirre Epelde, Peru Abarrategi Sarrionaindia, Unai Mendibil Etxeberria, Iñaki Cabeza Conejo, Markel Yoller Lopez de Arroyabe eta Felipe Zelaieta Txurruka.

Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantau ditue bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Peru Abarrategik irabazi dau puntu gehien, 204,5 puntu. Bost final zortzirenetako puntuazinoaren hurrenkeran osotuko dira final laurenak. Puntuazioak ondorengoak izan dira:

- Peru Abarrategi: 204,5 puntu

- Maddi Agirre: 191,5 puntu

- Felipe Zelaieta: 181,5 puntu

- Markel Yoller: 179 puntu

- Unai Mendibil: 177 puntu

- Iñaki Cabeza: 153,5 puntu

Gai-jartzaile taldetik Oier Azkarraga izan da Langraizen aurkezle Oier Suarezen ordez. Lehen faseko, final zortzirenetako epaimahaian, barriz, Ekaitz Elorriaga, Egoitz Iradier eta Manex Garaio ibili dira.

Hurrengo saioa, maiatzaren 7an izango da Dulantzin, bertako Mikaela Portilla Kultur Etxeko aretoan, arratsaldeko 17:30ean.

Holan geratuko dira 1.final laurena, 2. final laurena eta 3. final laurena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu