Milaka lagun tipi-tapa ibili dira Bilbon eta inguruan
2022-04-07 09:31 Euskerea berbagaiGaur, eguena, Bizkaian dabil 22. Korrika oraindino.
Amurriotik Donostiarako bidean, herri txikiak eta eskualde naturalak zeharkatu ditu 22. Korrikak, sarri edurpean. Atzo eta gaur, baina, kaleak eta eraikin altuak ditu bidelagun lekukoak, eta eguraldi eguzkitsua, kirola egiteko aproposa. Hortaz, milazak eta milazak lagun batu dira Bilbon eta inguruko beste herri askotan.
Arratiako eta Txorierriko kilometroak hango biztanleen ekinaren eta alkarteen garrantziaren erakusle izan ziran. Ondoren, arratsaldean, lau orduz ibili zan Korrika Bilboko kaleetan, auzorik auzo gora eta behera. San Inaziotik sartu eta Zorrotzatik urten, momentu guztietan luze-luzea izan zan lekukoaren atzeko jente-oldea.
Baina uriburutik urten eta gero be, parte-hartzeak ez dau behera egin, Barakaldora gauerdi bueltan heldu dan arren. Ezkerraldeko eta Meatzaldeko herrietako gaua Korrikaren furgonetearen argiak eta euskaltzaleen gogoak argitu dabe, goizean goiz Portugaletera heldu arte. Bizkaia Zubia zeharkatuta, Getxora heldu da Korrika, Uribe Kosta helburu.
Sopela, Berango, Gorliz... Eskualdeari bisita luzea egin deutso Korrikak. Eguneko planaren arabera, Mungiara helduko da Korrika, 11:00k bueltan, barriro kostaldeko bidea hartu aurretik: Bermeon (13:23) eta Gernikan (15:38) jente asko espero da. Bizkaian, aurtengo edizinoko azken kilometroak Lea-Artibain egingo ditu, iluntzean.
Gaueko 22:30ak bueltan, Ondarroa izango da Bizkaiko azken herria, Mutrikutik Gipuzkoara salto egin aurretik. Gauean, Deba eta Zumaiako kostaldean ibiliko dira korrikalariak.
Argazkiak: Korrika.eus
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!