Korrontzi & Xabier Amuriza, hamaikagarren munduko musiken zerrendan

Bizkaie! 2022-04-06 08:23   Musikea

World Music Charts Europe erakundeak apirileko hogei disko onenetan sartu dau Koplariak.

Agus Barandiaran eta Xabier Amuriza, 'Koplariak' diskoa aurkezten (argazkia: Korrontzi) | Ikusi handiago | Argazki originala

Nazinoartean autortzea egin deutse Korrontzik eta Xabier Amurizak alkarlanean egindako Koplariak diskoari. Agus Barandiaranen trikitixea eta Amurizaren koplak oinarri, 2020an plazaratu eben lana (CD-liburua), eta urte bi geroago, World Music Charts Europe erakundearen onespena izan dau.

Munduko hogei diskorik onenen apirileko zerrendan agiri da Koplariak; hain zuzen be, hamaikagarren postuan. Kontinente guztietan argitaratutako diskoak hartu ditu kontuan World Music Charts Europek zerrendea egiteko, beraz, meritu handiko lorpena da Korrontzi eta Amurizarena.

2022ko apirileko zerrenda horren goi-goian, lehenengo postuan, Bosniako Divanhana dago, Zavrzlama diskoari esker. Aurreko hilean be berau izan zan lehenengoa. Bigarren, Israel eta Yemengo El Khat ipini dabe, Albat Alawi Op.99 lanagaz. Belgikako Wouter Vandenabeele & Tom Theuns eta Chansons pour les oiseaux qui ne savent pas voler izan dira hirugarren, pasa dan hileko hamargarren postutik gora eginda.

Korrontzi eta Xabier Amuriza ez dira agiri aurreko hileetako hogei onenen zerrendetan, hortaz, zuzen-zuzenean heldu dira hamaikagarren postura. Besteak beste, Angola, Mali, Irlanda, Txekia, Ginea, Hungaria eta Eskoziako artistak aukeratu ditue hileon.

Zerrenda osoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu