Athletic Club Korrikaren alde

Bizkaie! 2022-04-04 11:04   Euskerea berbagai

Apirilaren 6an, gau partean eroango dau lekukoa Athletic Clubek. 

Aurten be, Athletic Clubek eta Fundazinoak bat egin dabe euskerearen aldeko ekimenagaz eta herri lasterketa ospetsuaren 1639. kilometroa zuri-gorriz pintauko dabe. Athletic Cluben kilometroaren hasierea San Mames izango da, zabalgune berean, eta lasterketea puntu horretatik igaroko da apirilaren 6an, eguaztena, 23:19an.

Era berean, athleticzaleak 22. Korrikan parte hartu deien animetalo bideo berezi bat egin dabe Athletic Clubek eta Fundazinoak. Bertan, Jose Angel Iribar, Aitor Elizegi, Eli Ibarra, Iraia Iturregi, Dani Vivian, Garazi Murua eta Athletic Genuineko ordezkaria dan Javi Nuñez agertzen dira Tipi-tapa, tipi-tapa, Korrika! oihukatuz eta lekukoa Ibaigane, Lezama eta San Mamesera eroanez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu