Nazinoarteko artistak bueltan 45. Getxoko Jazzaldian
2022-04-04 11:12 MusikeaGonzalo Rubalcaba, Aymée Nuviola, Fred Hersch eta Cyrille Aimée etorriko dira.
Bagilaren 29tik garagarrilaren 3ra egingo dabe 45. Getxoko Jazz Jaialdia, eta kontzertu nagusien zerrendea jakitera emoten hasi da Getxoko Udaleko Kultura Saila, artistek baiezkoa emon ahala. Pandemiak aurreko urte bietan eragindako oztopoak ahaztu eta nazinoarteko bidaiak barriro libre diranez, atzerriko musikari eta abeslariak ekarriko ditue barriro Getxora, 2020an eta 2021ean egon zan hutsunea betez.
Hain zuzen be, lau artista handi Getxo Jazzen izango dirala zabaldu dabe antolatzaileek. Batetik, Gonzalo Rubalcaba eta Aymée Nuviola Kubako musikagintzearen ordezkari izango dira; bigarrenik, Fred Hersch pianista eta konpositoreak azken urteotako sortzailerik barritzaileena zergaitik dan erakutsiko dau. Cyrille Aimée abeslaria be etorriko da.
2020an bertan behera geratu zan Getxo Jazz, baina orduko egitarauan egozan artistakaz dauen konpromisoari eutsi deutse antolatzaileek. Holan, nazinoarteko artistak ekarteko modua dagoan honetan, orain dala pare bat urte etorri behar ziranak sartuko ditue programan.
Jaialdiaren ordainpeko kontzertuetarako sarrerak maiatzaren 2an jarriko ditu salgai Getxoko Kultur Etxeak, ohiko saltokietan. Egitarau nagusiko saioak Muxikebarrin izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!