Andere Arriolabengoak irabazi dau Trebiñun
2022-04-04 08:32 BertsolaritzeaTrebiñun giro ederra izan da.
Ondoko bertsolariek kantau dabe hirugarren final zortzirenean: Asier Rubio Hidalgo (Luiaondo); Oier Arbina Vadillo (Agurain); Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio); Danel Herrarte Nafarrate (Aramaio); Xabi Igoa Eriz (Aramaio); eta Irati Anda Villanueva (Gasteiz).
Puntuazioak ondorengoak izan ziran:
Andere Arriolabengoa: 192,5 puntu.
Xabi Igoa: 191 puntu.
Asier Rubio: 176 puntu.
Irati Anda: 175,5 puntu.
Danel Herrarte: 174 puntu.
Oier Arbina: 172,5 puntu.
Hamaika lagunez osotutako gai-jartzaile taldetik Lierni Altuna izan da Trebiñun aurkezle. Lehen faseko, final zortzirenetako epaimahaiab, barriz, ondokoak izan dira: Ekaitz Elorriaga, Egoitz Iradier eta Manex Garaio.
Datorren barikuan, hilaren 8an, Legution jokatuko da laugarren final zortzirena arratsaldeko 20:00etan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!