Edurpean egin dau aurrera Korrikak
2022-04-04 07:50 Euskerea berbagaiNafarroan ibili da astegoienean.
Eguraldi eskasak ez dau euskaltzaleen gogoa apaldu, eta jente asko ikusi dogu egunotan kale eta errepideetan 22. Korrikaren lekukoaren atzetik. Momentu askotan, edurra izan dabe bidelagun korrikalariek, hotzaz eta haizeaz gan. Arazo teknikoak eragin dituan arren, Korrika ez da geratu.
Nafarroako lurrak zeharkatu ditu Korrikak aurreko egunetan. Iruñea uriburuan jentetzea batu da, baina beste herri eta eskualde batzuetan be harrera beroa izan dau. Aitatzekoa izan da Nafarroako Erriberan zenbat ume eta gazte batu diran, hango alkarte eta taldeen bultzadaz.
Alkartasunerako tartea be izan dau Korrikak egunotan. Eusko Jaurlaritzako Migrazino eta Asilo Zuzendaritzeak kilometro berezi bat egin dau, kanpotik babes bila etorri diran personakaz. Beatriz Artolazabal sailburuagaz batera lekukoa eroan dabe hainbat migratzailek. Gure gizartearen kultura-aniztasuna ikustarazotea eta ospatzea izan da helburua.
Gaur, apirilak 4, Nafarroan segiduko dau Korrikak, goizean goiz Nafarroa Garaian oraindino, baina, Pirinioetako mendateak zeharkatuta, Nafarroa Beherean ia egun osoan, baita Zuberoan be. Besteak beste, Donibane Garazi eta Maule bisitauko ditu lekukoak.
Argazkiak: Korrika.eus
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!