Manex Agirre nagusitu da Biasteriko bigarren final zortzirenean

Bizkaie! 2022-04-04 08:13   Bertsolaritzea

Manex Agirrek 185 puntu lortu ditu.

Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren final zortzireean, Manex Agirrek irabazi dau. Ondokoak izan dira kantuan: Aitor Ugarte Eriz (Aramaio); Asier Otamendi Alkorta (Urretxu); Ander Aranburu Amenabarro (Gasteiz); Manu Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Gasteiz); Unai Gomez Garde (Izarra); eta Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio).

Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantau ditue bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirrek lortu dau puntu gehien, 185 puntu. Bost final zortzirenetako puntuazinoaren hurrenkeran osotuko dira final laurenak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Manex Agirre: 185 puntu.

Asier Otamendi: 180,5 puntu.

Manu Bendala: 178,5 puntu.

Aitor Ugarte: 168 puntu.

Ander Aranburu: 161,5 puntu.

Unai Gomez: 159,5 puntu.

Hamaika lagunez osatutako gai-jartzaile taldean, Arantxa Sobrino izan da Biasterin aurkezle eta lehen faseko, final zortzirenetako epaimahaian, barriz, Ekaitz Elorriaga, Egoitz Iradier eta Manex Garaio izan dira.

Kontuak kontu, Trebiñunjokatuko da hirugarren final zortzirena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu