Amurrioko lehen final zortzirenean Iñaki Viñasprek irabazi dau
2022-04-04 08:05 BertsolaritzeaTxapelketako lehen saioa izan da.
Heldu da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketea eta 2019an irudikatutako bideari jarraituz, Arabako bertsolaritzearen bidea irudikatzen dauen harri-pilea, mikroak eta bertsozaleak prest, 30 bertsolarigaz jokatuko dan txapelketako lehen fasea hasi da, final zortzirenak. Lehen saioa Amurrion jokatu da.
Kantau daben sei bertsolariak:
Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku).
Unai Anda Delika (Ametzaga).
Xabier Antia Zuaznabar (Gasteiz).
Eukene De los Aires Amundarian (Gasteiz).
Aitor Najera Saez de Vicuña (Zalduondo).
Paula Amilburu Izargarai (Aramaio).
Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantau ditue bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Iñaki Viñasprek lortu dau puntu gehien, 202 puntu. Bost final zortzirenetako puntuazinoaren hurrenkeran osotuko dira final laurenak. Puntuazinoak ondorengoak izan ziran:
Iñaki Viñaspre: 202 puntu.
Unai Anda: 191 puntu.
Paula Amilburu: 190,5 puntu.
Xabier Antia: 168,5 puntu.
Eukene De los Aires: 162 puntu.
Aitor Najera: 151,5 puntu.
Hamaika lagunez osotutako gai-jartzaile taldetik Nieves Del Alamo izan da Amurrioko aurkezlea. Lehen faseko, final zortzirenetako epaimahaian, barriz, ondokoak izan dira: Ekaitz Elorriaga, Egoitz Iradier eta Manex Garaio.
Biasterin jokatuko da bigarren final zortzirena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!