Errenta autorpena euskeraz egiteko deia

Bizkaie! 2022-03-31 12:32   Euskerea berbagai

Erakunde publikoen lankidetzeagaz zabalduko dau kanpainea UEMAk.

Laster hasiko da errenta autorpena egiteko sasoia, esate baterako, Bizkaian, apirilaren 4tik bagilaren 30era izango da. Urtero lez, UEMAk herritarrak animau nahi ditu tramiteak euskeraz egin deiezen, erakundeek eta banku batzuek horretarako aukerea emoten dabelako, jente askok jakin ez arren.

UEMAren arabera, urtetik urtera gero eta herritar gehiagok egiten dabe errenta autorpena euskeraz, baina datu soziolinguistikoak ikusita, oraindino be gitxi dira. Hau da, euskeraz bizi dan jente askok gaztelaniara joten dau errenta autorpenaren tramiteetan.

Pixkanaka jokera hori aldatzen joateko, kanpainea ipini dau martxan UEMAk, mankomunidadeko kide diran udalen eta foru ogasunen laguntzinoagaz. Administrazinoa euskalduntzeko bidean eredu izan nahi dau UEMAk, eta garrantzitsua da errenta autorpena ahalik eta herritar gehienek euskeraz egitea, adierazo dabe kanpainearen kontura, eta herritarren parte-hartzea eta babesa ezinbestekoak dirala ganeratu.

Kanpaina eta mezu orokorra leku guztietan bat diran arren, eskualde edo udalerri bakotxera egokitzeko modua be badagoala azaldu dau UEMAk, egoera soziolinguistikoaren arabera. Errenta aitorpena euskaraz dinoan kartela lekuan lekuko errealidadera moldatu leiteke.

Errenta autorpena egiteko orduan, modu askotara egin leiteke gaztelaniatik euskerarako saltoa, UEMAk dinoanez: autolikidazino proposamena onartzeko orduan edo autorpena internetez zein ogasunaren bulegoetan aurrez aurre egitean, euskeraz egin nahi dogula aukeratuta, adibidez. Gestoria batean egin ezkero, euskeraz egiteko nahia be adierazo geinke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu