Euskal Herriko Pensinodunen Mobimentua 22.Korrika-ren alde

Bizkaie! 2022-03-31 10:14   Euskerea berbagai

Bat egiten dogu 22. Korrika-k dakarren euskerearen aldeko esentziagaz.

Euskal Herriko Pensinodunen Mobimentuak bat egin dau 22.Korrika-ren euskerearen aldeko esentziagaz: Pensinodunen Mobimentuko partaideok gure herriko hizkuntzearen alde egiteko ez dogu ezelako dudarik. Bat egiten dogu aurtengo goiburuagaz: HITZEKIN eta atontzaileek gure babes osoa dabe. Geure burrukan eta mobilizazinoetan euskereak behar eta merezidu dauen lekua dauka, hain zuzen, gure herrian izan behar dauen lekua.

Herri askotan Pensinodunen Mobimentuko taldeak lanean dabiz martiaren 31n, Amurrion hasi eta apirilaren 10ean Donostian amaierea emongo jakon 22.Korrika-ri behar jakon babesa emoteko.

Harro esan geinke Euskal Herriko Pensinodunen Mobimentua 22.Korrika pasetan dan herri guztietan, hantxe izango garela pensinonista taldeak, ahal dogun laguntza emoten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu