Apirilaren 1ean hasiko da Amurrion 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2022-03-31 07:55   Bertsolaritzea

Erosi sarrerak hemen.

Arabako Bertsolari Txapelketan, astegoienean lehen faseko lehen hiru saio jokatuko dira, Amurrio, Biasteri eta Trebiñun. Seina bertsolarik parte hartuko dabe saio bakotxean.

Korrikaren hasierako ajeak ez dau jaia geldituko Amurrion, izan be, Arabako Bertsolari Txapelketeak bertan egingo dau lehen geldialdia barikuan.

Behin hasierea emonda, datozen asteburu bietan lehen fasea jokatuko da 5 saiotan, 5 herritan: Amurrio, Biasteri, Trebiñu, Legutio eta Langraizen.

Amurrion, apirilaren 1ean, barikuan, hasiko da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketea. Lehenengo final zortzirena izango da, 20:00etan hasiko da:

Bertsolariak:

Aitor Najera Saez de Vicuña - Zalduondo

Eukene De los Aires Amundarain - Gasteiz

Iñaki Viñaspre Simon - Abetxuku

Paula Amilburu Izargarai - Aramaio

Unai Anda Delika - Ametzaga

Xabier Antia Zuaznabar - Gasteiz

Gai-emoilea Nieves del Alamo Gil izango da.

Kantauko daben bertsolarien artean nabarmentzekoa da 2019ko edizinoko txapelduna Iñaki Viñaspre dala. Aitor Najera, Eukene De los Aires eta Xabier Antiak lehen aldiz kantauko dabe Txapelketa honetan. Eukene De los Aires 2020 eta 2021eko Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolarteko txapeldunordea izan da. Unai Anda eta Iñaki Viñaspre 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalista bikote izan dira.

Biasterin, apirilaren 2an, zapatuan, bigarren final zortzirena izango da, 17:30ean.

Bertsolariak:

Aitor Ugarte Eriz - Aramaio

Ander Aranburu Amenabarro - Gasteiz

Asier Otamendi Alkorta - Urretxu

Manex Agirre Arriolabengoa - Aramaio

Manuel Bendala Garcia-Donas - Sevilla-Gasteiz

Unai Gomez Garde - Izarra

Gai-emoilea Arantxa Sobrino Lasa izango da.

Kantauko daben bertsolarien artean aitatzekoa da Asier Otamendik Arabako Txapelketako 4 txapel dituala eta Prundentzio sariketako 5 txapel. Manex Agirrek Arabako Txapelketako txapel bi, 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako txapelduna izan da Martin Abarrategigaz batera eta Arabako Kuadrillartekoan 3tan izan da txapeldunen taldekoa. Manu Bendala 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalista izan da Oihane Pereagaz batera. Ander Aranburu eta Unai Gomezek lehen aldiz kantauko dabe Txapelketa honetan.

Trebiñun, apirilaren 3an, domekan, hirugarren final zortzirena izango da, 17:30ean.

Bertsolariak:

Andere Arriolabengoa Bengoa - Aramaio

Asier Rubio Hidalgo - Luiaondo

Danel Herrarte Nafarrate - Aramaio

Irati Anda Villanueva - Gasteiz

Oier Arbina Vadillo - Agurain

Xabi Igoa Eriz - Aramaio

Gai-emoilea Lierni Altuna Ugarte izango da.

Kantauko daben bertsolarien artean aitatzekoa da Xabi Igoa azken 3 Arabako Txapelketako finalista izan dala eta Arabako Kuadrilla arteko edizino bitan talde txapelduneko kide izan dala. Andere Arriolabengoa Arabako Kuadrilla arteko 3 edizinotan talde txapelduneko kide izan da. Danel Herrarte 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Izenbakuek talde txapelduneko kide izan da eta lehen aldiz kantauko dabe Txapelketa honetan. Oier Arbina 2012ko Arabako Kuadrilla arteko Aguriango Sorginetxe talde txapelduneko kide izan da.

Lehen fase honetako 5 saioetan 3 epaile ibiliko dira Egoitz Iradier, Ekaitz Elorriaga eta Manex Garaio.

Saioetarako sarrerak bertsosarrerak webgunean dagoz salgai eta egunean bertan saioa hasi baino ordu erdi lehenago be eskuratzeko aukerea izango da aretoko aforoa bete artean. Bazkideak 2 euro, arrunta 3 euro, eta 16 urtetik behera doban.

Txapelketan parte hartzen daben 30 bertsolariek behin baino ez dabe kantauko fase honetan, saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da hurrengo fasera eta ganerakoak faseko puntu piloketearen arabera sailkatuko dira final laurenetara hurrenez hurran 18 bertsolari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu