Julio Jiménez eta Lena Białkowska, 22. Korrika Munduan lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2022-03-30 10:40   Euskerea berbagai

Valladolideko Euskal Etxeko eta Poznango Unibersidadeko ordezkariak dira, hurranez hurran.

Lena Białkowska, lehiaketara bialdutako bideoan | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Herriko errepide eta kaleak zeharkatuko ditu 22. Korrikak martiaren 31tik apirilaren 10era, baina gure mugetatik kanpo be oihartzun zabala dau euskerearen aldeko lasterketeak. Horren adibidea da 22. Korrika Munduan bideo lehiaketea, nazinoarteko parte-hartzaile ugari erakarri dituan ekimena.

Etxepare Euskal Institutuak euskerea eta euskal kulturea erakusteko dauen sareko unibersidadeetako ikasleek zein mundu zabaleko euskal etxeetan euskerea lantzen dabizanek hartu dabe parte aurtengo lehiaketan. Irabazle bi egon dira: Julio Jiménez eta Lena Białkowska. Lehena, Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeko kidea da. Bigarrenak, Poloniako Poznan uriko Adam Mickiewicz Unibersidadean ikasten dau.

Julio Jiménezen bideoa hemen.

Lena Białkowskarena hemen.

AEK-k eta Etxeparek antolatua, Korrikari babesa emoteko ekimena da bideo lehiaketea, mundu zabalean euskerearen inguruan dagoan komunidade zabalari zuzendua.

Europa, Asia zein Ameriketatik bialdutako bideoak AEK-ren Youtube kanalean ikusi ahal izan dira egunotan. Atsegin dut gehien jaso dituen lanek irabazi dabe saria: Jiménezek euskal etxeen kategorian eta Białkowskak unibersidadeen kategorian. Irabaztearen truke, AEK-k antolatutako barnetegi personalizadu banatan parte hartuko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu