Barrikuntzak dakarz Elia itzultzaile automatikoak lehenengo urteurrenean

Bizkaie! 2022-03-28 09:55   Euskerea berbagai

Hiztegi personalizadua sortu ahal izango dau erabiltzaileak aurrerantzean.

Elhuyar Fundazinoak bultzatutako itzultzaile automatikoak, Eliak, urtebete egin dau. Urteurrena aprobetxauta, barrikuntza batzuk sartu deutsiez, erabiltzaileari erraztasunak eta aukera barriak emoteko testuak itzultzeko orduan.

Barritasun nagusia da hiztegi personalizadua sortu ahal izango dauela erabiltzaile bakotxak. Berba edo esaldi batzuk erabiltzaileak nahi dauen eran itzulita gordeko ditu aplikazino personalizaduak, testuen koherentzia gordeteko. Aukera hori emoten dauen euskerazko lehenengo itzultzaile automatikoa da Elia.

Itzulpen automatikoa hiztegi personalizaduagaz batera erabilteko modua Tanper proiektuan jorratu dabe Elhuyarrekoek, Eusko Jaurlaritzearen Hazitek programeak finantzauta. Eskualde Garapenerako Europako Funtsak be lagundu dau egitasmoan.

Itzultzailea webgunean zein eskuko telefonoetako aplikazinoan erabili leiteke, eta sei hizkuntzatan egiten ditu itzulpenak: euskerea, gaztelania, frantsesa, ingelesa, galegoa eta katalana.

Webgunearen kasuan, testu-koadroa erabilteaz gan, dokumentu osoak itzultzeko modua be emoten dau, jatorrizko formatuari eutsita: koloreak, irudiak, grafikoak... Eskuko telefonoan, ostera, irudietako testuak be itzuli leitekez, norberak egindako argazkien zein saretik hartutakoen bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu