«Hitzetatik ekintzetarako saltoa» aldarrikatu dabe

Bizkaie! 2022-03-25 08:15   Euskerea berbagai

 22. Korrikaren Bilboko aurkezpen sozialean.



Zemenditik dabiz 22. Korrika aurkezten eta dagoeneko jakitera emon ditue lasterketearen zehetasun guztiak. Gaur zortzi abiatuko da Korrika Amurriotik eta martiaren 31tik apirilaren 10era lekukoa eskuz esku ibiliko da, euskerearen aldarria Euskal Herriko bazter guztietara zabaltzeko. Mugarria ospatu eta egitasmoari ondoetorria emoteko, aurkezpen soziala izan da bart Bilbon.

Ekitaldia BBK Aretoan izan da, 19:30ean. Bertan izan dira Asier Amondo Korrika arduraduna eta Aitziber Balantzategi, AEKren bozeroailea, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideek lagunduta. Alizia Iribarren AEKren koordinatzaileak be hartu dau parte ekitaldian. Eurekaz batera, 100 gonbidatu baino gehiago izan dira: euskalgintzakoak, hedabideetakoak, alderdi politikoetako ordezkariak, sindikalgintzakoak, eragile sozialak eta hamarnaka lagun gehiago.

Ekitaldi umila izan da. Oholtzan, Aitziber Balantzategik aitatu dauenez, 22. Korrikaren goiburuari eutsiz, zorionez, danok barruratzen gagoz hitzaren eta ekimenaren urtea izango dala. Korrikaren bozeroaileak aitatu dau Korrikaren ingurumarian bertan hasita, martxan dago dobako ezagutzearen unibersalizazinoaren beharra jorratuko dauen dinamika barria be, 'HITZEKIN. Denok euskara doan izenekoa. Asier Amondo Korrika arduradunak hurrengoa nabarmendu dau: Korrikaren ordua da, Euskal Herri osotik, geratu barik, Korrika egingo dogu Donostiara heldu barik. Azken egunean be ikusi nahi zaituegu. Bertan behera itxi agenda guztiak eta martiaren 31tik apirilaren 10era korrikara!.

Amaia Ruiz de Galarreta aktorea ibilida aurkezpen lanetan. Ikasle batek eta irakasle batek osotutako bikotea AEKren sidekarrean ibili da da Korrikak beste edizinoetan ekarri deutseen bizipen eta sentimenduen haritik tiraka, hareek diralako AEKren hauspoa.

22. edizinoko spota eta bideoklipa ere ikusteko aukera egon da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu