Apirilaren 2an jokatuko dira Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak eta finala

Bizkaie! 2022-03-24 12:08   Bertsolaritzea

Lehenengo finalaurrekoa Saniko tabernan izango da, eguerdiko 12:00etan.

Apirilaren 2an, zapatuan, Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak izango dira Algortan eta egun berean, 21:30ean, finala jokatuko da Azebarrin.

Lehenengo finalaurreko saioa Saniko tabernan izango da, eguerdiko 12:00etan, Peru Vidal, Imanol Uria, Inazio Vidal eta Xabi Sainz de la Maza bertsolariakaz.

Bigarren finalaurreko saioa Patxeko tabernan izango da, 16:30ean eta Jone Uria, Arrate Illaro, Naroa Torralba eta Aritz Landetak kantauko dabe.

Hirugarren finalaurrekoa, barriz, Villamonte tabernan izango da, 18:30ean, Unai Mendiburu, Kerman Diaz, Paule Loizaga eta Peio Lago bertsolariakaz.

Finala Algortako Azebarri Kultur Alkartean izango da gaueko 21:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu