2022/03/23 19:00

Bilbon, Bidebarrieta Liburutegian. | Jardunaldiak

Belar Hostoak. Walt Whitman

19:00

Amaia Lasa, Andoni Etxebeste, Antxon Sarasua, Dani Venegas, Jon Gurrutxaga, Urbil Artola.

Amaia Lasa poeteak Walt Whitman deskubridu eta mirestu eban gaztetan. Urbil Artolak, barriz, aitaren Belar Hostoak diskoaren bitartez izan eban Iparramerikako poetearen barri. Biak ala biak batu dira ikuskizun poetiko hau sortzeko. Musikea eta poesia gurutzatzen dan lekuan kokaturik, sormen barri honek 1978an argia ikusi eban Txomin Artolaren Belar Hostoak diskoa dau abiapuntu.

Sorkuntzearen bidean Urbil Artolak banda bat eratu dau Dani Venegas, Andoni Etxebeste, Antxon Sarasua eta Jon Gurrutxagagaz Txomin Artolaren kantak moldatuko ditu gaurko garaietara. Amaia Lasak, barriz, Oh Captain! My captain! egilearen bizitza eta idazkerea izango ditu  berbagai. Whalt Whitmanen poemak XIX, mendearen erdialdetik bide luzea egin dabe gaur arte. Oraingoan bizitzaren aldeko aldarri poetiko ha euskereari ekarriaz gozetakotzeko aukerea dogu.

Erretratuan [Walt Whitman]

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu