J. Brahms Requiem alemaniarra [68'] gure artean

Bizkaie! 2022-03-22 12:06   Musikea

Bilbon, Donostian, Iruñan eta Gasteizen.

Brahmsen Requiem alemaniarra, Luteroren Bibliatik hartutako testuakaz osotua, hasieran oso polemikoa izan zan eta ez eban harrera ona izan katolikoen artean, izan be, aszetikotzat hartu eben. Baina Eduard Hanslick kritikari ospetsuak balioetsi egin eban haren lana: Beethovenen azken garaiko estiloak erlijino-musikan emon dauen emoitza onduenetako bat dogu, idatzi eban. Brahmsek Bachen eskolatik ikasitako arte harmoniko eta kontrapuntistikoak orainaldiaren hats bizia dau. Requiem alemaniarra berehala bilakatu zan errepertorio sinfoniko-koraleko pieza nagusia. Euskadiko Orkestreak, obra interpretetako, goi-mailako ahotsak gonbidau ditu: Olga Pasichnyk sopranoa (hasiera batean aurreikusitako Ainhoa Arteta ordezkatzen dauena), Johann Kristinsson baritonoa (hasiera batean aurreikusitako Michael Nagy ordezkatzen dauena) eta Iruñeko Orfeoia, lehenengo abesbatza izango baita gure artean kontzertu bat eskaintzen pandemiaren ostean. Zuzendaria Georg Mark izango da.

Kontzertuak martiaren 23tik apirilaren 1era izango dira, danak 19:30ean:

- Martiak 23, eguaztena: Bilboko Euskalduna Jauregian.

- Martiak 25, barikua: Donostiako Kursaal Auditoriuma. Babeslea: Laboral Kutxa.

- Martiak 28, astelehena: Donostiako Kursaal Auditoriuma. Babeslea: Laboral Kutxa.

- Martiak 29, martitzena: Iruñeko Baluarte Auditoriuma.

- Apirilak 1, barikua: Gasteizko Principal Antzokia.

Sarrerak salgai dagoz saio guztietarako euskadikoorkestra.eus-en, baita auditorioen webgune eta leihatiletan be, 10 eurotik 35 eurora.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu