Ekinez Jaialdia Bergaran bagilaren 10 eta 11n

Bizkaie! 2022-03-22 08:45   Musikea

Punk, rock eta OI! taldeak batuko dituan jaialdia da.

Bergarako Agorrosin futbol-zelaian, 15 musika talde baino gehiagok joko dabe, besteak beste, Johhny Gerriwelt, Rotten XIII, Brigade Loco, Kaleko Urdangak, Unidad Alavesa, Pubyk Enemy, Labana eta Neallta Fola. Atontzaileek ganerako taldeen izenak hurrengo asteetan emongo ditue ezagutzera.

Ekinez bagilarean 10 eta 11n egingo da, barikuan eta zapatuan.

Bergarako Agorrosin futbol-zelaiak hartuko dau, honen barritze lanak hasi baino lehen.

Jaialdia atontzen Ekinez Musika Alkartea ibili da eta helburuak dira egungo Euskal Herriko musika eszena alternatiboari jagokon espazioa emotea eta
Bergarako herritarrei musika horreek hurreratzea.

Sarrerak martiaren 17an jarri dira salmentan Entradium plataformearen bitartez. Egun biko bonoak 30 euroan dagoz salgai eta egun baterako sarrerak 20 euroan. Sarrerak erosi hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu