Bizarra Lepoan, Egizu, ALBE eta Hiruka alkarteek dirulaguntzak jaso ditue

Bizkaie! 2022-03-21 13:24   Euskerea berbagai

Euskerea sustatzen daben alkarteentzako aurtengo dirulaguntzak onartuta dagoz.

Getxoko Udalak onartu ditu euskerea sustatzen jarduten daben alkarteentzako urteroko diru-laguntzak. Hain zuzen be, Bizarra Lepoan Euskera Alkarteak 82.800€ jasoko ditu Gehitu Kultura eta Gehitu Kirola egitasmoak jarraitzeko eta dinamizetako (euskerearen erabilerea indartzeko kultur eta kirol esparruetan hurranez hurran) eta Bapiruke ekimenaren barruan umeentzako aisialdiko jarduerak atontzeko, besteak beste. Hiruka kooperatibeak 64.601€ eukiko ditu aldizkaria eta atari digitala argitaratzeko gastuetan laguntzeko; ALBEk 52.000€, bertsolaritzea zabaltzeko eta bertso jaialdiak atontzeko eta Egizu alkarteak 42.000€, euskerea ikasten dabizen getxotarren artean euskerearen erabilerea indartzeko: Badakigu aurreko urtean be COVID 19aren eragina nabarmena izan dala eta alkarteen jarduna baldintzatu dauela. Urteroko diru-laguntzakaz euskerearen erabilerea sustatzen jarraitzeko konpromisoa erakutsi nahi dogu barriro, baita alkarteakaz eta gizarte eragileakaz alkarlanean jarduteko be, nabarmendu dau Irantzu Uriarte Euskera zinegotziak.

Bizarra Lepoan

Euskarearen erabilerea sustatzeko Udalak alkarteakaz sinatutako hitzarmenei jagokenez, igaz bost gehiago batu ziran Gehitu Kultura hitzarmenera, danetara, 66 eta beste 44k bere konpromisoari eusten deutse Gehitu Kirolagaz. Umeen aisialdiaren barruan atondutako tailer, ibilaldi edo udalekuetan 409 umek hartu eben parte Bapiruke ekimenean 2021ean. Gainera, jai batzordeei eta bestelako alkarteei euskerazko eskaintzea handitzeko baliabideak (itzulpenak, aholkularitzea, motibazinorako gomendioak eta bestelako eskaini eutsozan Bizarra Lepoan alkarteak. Horreekaz jarraitzeaz gan, aurten Bizkaierea eta Getxoko bizkaierea ikasteko ikastaroa be atonduko da.

Hiruka

Uribe Kostako 100.000tik gora euskalduni zerbitzua emoten deutse Hiruka kooperatibeak 12 zenbaki (9 ohikoak eta 3 bereziak) argitaratu zituan igaz, danetara 60.000 ale. Horreetatik Getxon 27.500 ale banatu zituen.

Bestalde, atari digitalak 207.540 bisita eta 69.167 erabiltzaile izan zituan.

2022an be 12 zenbaki argiratuko ditu, bakotxeko 5.000 alegaz eta horreetatik 2.500 Getxon banatuko dira.

ALBE

Algortako Bertso Eskoleak COVID 19ak sortutako gorabeherak gorabehera, bertsozaleak erakartea lortu eban 2021ean atondutako saioetan 1.173 ikusle eroanez saio horreetara. Urtero legez, aurten atonduko dituen jardueren artean Bertsoz Bertso egitasmoa, Abra Sariketea, bertso afariak, Balkoitik Balkoira, Hitzaren Dantza, ALBE galea eta Bertso Eskola izango dira.

Egizu

Igaz 2.000 lagun inguru ibili ziran atondutako ekimenetan (Berbalaguna, Kultur jarduerak, Gazte Saltsa, Literaturari lotutako jardueretan, Berbodromoan...) eta aurten horreetan lanean jarraituko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu