Bertsolaririk gazteenak 17na urteko Eukene De los Aires eta Maddi Agirre dira
2022-03-21 07:45 BertsolaritzeaMaddi Agirre 2021eko Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako txapelduna.
Arabako Bertsolari Txapelketea apirilaren 1ean hasiko da, Arabako bertsozaleentzat plaza garrantzitsua, Arabako bertsogintzearen agertoki garrantzitsua: Arabako bertsolari, gai-jartzaile eta epaileentzat topagunea da txapelketea. Euren burua frogan jarteko plazea eta froga horrek bertsoagaz dituan hartu-emonetan hausnarketa bat egitea dakar, ezinbestean, eta horrek asko aberasten dau bertso-mobimentua.
Hiru lagunek egin dabe berba. Lehengoa, Egoitz Iradier Alkarteko sustapen arduradunak emon ditu txapelketeari buruzko zehetasunak. Ondoren, Serapio Lopez Ortuetak hartu dau berbea, orain 40 urte Arabako bertsogintzako ibilbideari ekin eutsona, lehenik ikasle eta ondoren irakasle be bai. Eta azkenik, Unai Mendibil Aiaraldeko bertso eskolako ikasle hasi eta egun irakasle dabilena. Aurten, 40 urteko ibilbidea eta gero, Faktorian Bertso Eskola talde barria sortu da eta berak gidatzen dau.
2002ko txapelketearen egitura izango da ondokoak: 30 bertsolari final zortzirenetan (5 saio), 18 bertsolari final laurenetan (3 saio), 12 bertsolari finalerdietan (2 saio) eta 6 bertsolari finalean. Bertsolari bakoitzak behin baino ez dau kantauko fase bakotxean. Aretoetan, 10
saio eta finala.
Arabako bertsogintzeak bertsolaritzan eta euskalgintzan egindako bidea nabarmendu nahi dau txapelketearen bitartez, eregitako zubiek eta urteetan pausuz pauso eginiko lanak dauen garrantzia goraipatuz.
Arabako Bertsolari Txapelketea 2022. Helburuak
Bertsolaritza mobimentuan:
- Araban, bertsolaritzearen erakusleiho izateko.
- Araban, bertsozaleak kohesionetako eta barriak erakartea.
- Komunikabideetan oihartzuna lortzeko.
- Bertsozale Alkartea indartzeko, egiaztatzeko.
Bertsogintzan:
- Arabako bertsolarien autosuperazinorako pasinoa sustatzea.
- Bertsozale eta bertsogintzearen arteko interes orekea lortzea.
- Parte-hartzaile guztien (bertsolari, gai-jartzaile, epaile, antolatzaile) arteko
kohesinoa eta alkarlana bultzatu eta helburuak konpartidutea.
Kokapen kulturalean:
- Bertsolaritzea euskal kulturearen parte danez, Arabako Txapelketeak ekosistema kulturala aberasteko balio behar dau.
Bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak...
Bertsolariak
Bertsolaririk gazteenak Eukene De los Aires eta Maddi Agirre dira, 17 urte. Maddi Agirre 2021eko Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako txapelduna. Eukene De los Aires 2022 eta 2021eko Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako txapeldunordea.
Zaharrena: Rikardo Gonzalez de Durana, 63 urte. Gasteizko bertso-eskolako sortzailetariko bat 1982an. Aiaraldeako bertso-eskoleagaz batera Arabako lehenengo
bertso-eskola bi izan ziran.
2019ko finalista izan zan Aroa Arrizubietak ez dau parte hartzeko izenik emon.
2019an parte hartu ez eben 16 bertsolari dagoz aurten.
Iñaki Viñaspre izan zan 2019ko txapelduna eta Manex Agirre bigarrena.
Lehen aldiz parte hartuko dute, 9 bertsolarik: Aitor Najera, Ander Aranburu, Danel Herrarte, Eukene De los Aires, Iñaki Cabeza, Maddi Agirre, Markel Yoller, Unai Gomez eta Xabier Antia.
Beste alde batetik, 9 aurkezle izango dira 10 saioak eta finalak aurkeztuko dituenak eta 11 gai- jartzaile taldean gaiak sortuko dituenak.
Arabako Bertsolari Txapelketea. Egutegia
Lehenengo final zortzirena, apirilaren 1ean jokatuko da; bigarrena, Bisterin, apirilaren 2an; hirugarrena Trebiñun, apiriñaren 3an: laugarrena, apirilaren 8an, Legution; eta bosgarrena, barriz, apirilaren 9an, Langraitzen.
Final laurenak maiatzaren 7an, 8an, 14an,
Finalerdiak maiatzaren 28an eta 29an.
Finala bagilaren 11n jokatuko da Gasteizeko Europa Biltzar Jauregiko Maria Maeztu auditorioan, 17:30ean (1.Finalerdiko irabazlea, 2.finalerdiko irabazlea, finalerdietako 3.a, finalerdietako 4.a, finalerdietako 5.a eta finalerdietako 6.a).
Arabako Bertsolari Txapelketearen babesleak
Babesle Nagusiak: Arabako Foru Aldundia, Udapa, Laboral Kutxa, Vital Gizarte Ekintza, Artepan eta Mendia Optikea
Lekuan lekuko babesleak: ABRA, Artzai Gazta Elkartea, Añanako Gatza, Artomaña txakolindegia, Suso odolkiak, Baias garagardotegia, Iturrieta sagardotegia, Trebiñu sagardotegia eta Kuartango sagardotegia.
Udalak: Amurrioko Udala, Biasteriko Udala, Trebiñu Konderriko Udala, Legutioko Udala, Iruña de Okako Udala, Dulantziko Udala, Zigoitiko Udala, Aramaioko Udala, Asparrengo Udala, Urkabustaizko Udala eta Gasteizko Udala.
Hedabideak: Argia, ALEA, Hala Bedi Irratia, Radio Gorbea, Radio Vitoria, Noticias de Alava, Aiaraldea Gaur eta Berria
Urteko jardueren babesle nagusia: Eusko Jaurlaritzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!