Ane Negeruela da Nøgen taldeko abeslari barria

Bizkaie! 2022-03-18 10:25   Musikea

Zarratzen ez dan zirkulua.

Ezer ez da atzean ixten guztiz eta, beraz, Nøgenen hasiera barri baten atarian gagozala esateak edota beste ziklo baten aurrean gagozala esateak errazegia dirudi. Inoiz zarrartzen ez dan zirkuluaren arkua marrazten gagozala sentiduten dogu, beti bezela, bidean gure etxea bilatzen, hil arte biziten, azalaren eta danaren azpitik hunkitzen gaituana bilatzen.

Bidaia honetan aurrera egiteko, Lys eta Liv Til Nøgen taldean geugaz bidea hasi eban Ane topau eta barriro alkarregaz musikea egiteko subertea dogu. Zirkuluan aurrera egiteak batzuetan hasierara hurreratzen gaituen honetan, alkartu gintuen lekuetara bueltetako aukerea izan dogu zuokaz berbak eta akordeak konpartiduteko.

Kantu batean esaten genduan: 'Ez jaku sua eta kea besterik geratuko', beraz, etorri mila aldiz sentiduteko aukera berri honetara, etorri geugaz bidea egitera. Ondoetorriak geure etxera!

2022ko martian, Donostiako Casa Ponsol kapel denda historikoan grabautako Liv Til Døden lehenengo album luzeko Keari abestiaren bersino akustikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu