'Hitzak nahikoa ez diranean, Hitzekin beharko dogu'

Bizkaie! 2022-03-18 08:47   Euskerea berbagai

Aste bi baino ez hasteko.

Ehunka herri eta auzotan Korrika Batzordeak lanean dabiz eta bart Iruñean egin da aurtengo Korrikaren lehenengo Aurkezpen Soziala, Nafarroako Antzerki Eskolan (Bilbon datorren astean egitekoa da, 24an).

Lekuko erraldoiak Amurriora egin dau salto Garestik eta furgonetak prest dagoz, hasiera eta amaiera ekitaldietako egitarauak zabaltzeko prest.

Spotagaz ekin jako arratsaldeko 19:00etan eta Laura Villanueva aktoreak hartu dau aurkezteko ardurea. Ikasle batek eta irakasle batek osotutako bikoteak hartu dau lekukoa gero eta AEKren sidekarrean ibili dira Korrikak aurreko edizinoetan ekarri deutseen bizipen eta sentimenduen haritik tiraka, hareek diralako AEKren hauspoa. Aitziber Balantzategi AEK-ko Artezkaritza kideak egin dau berba 60tik gora gonbidaturen aurrean (erakundeetako ordezkariak, jendarte-eragileak...) eta besteren artean Korrikaren helburu biak oso presente dirautela nabarmendu dau: euskerearen aldeko kontzientzia suspertzea eta AEKren eguneroko jardunerako dirua batzea.

Aurtengo abestiaren bideoklipa ikusi dabe gonbidatuek eta Asier Amondo 22. Korrikaren arduradunak gogoa eta ilusinoa nabarmendu ditu eta horren adibidetzat jarri dau Korrika Laguntzailearen figureak 9.000 kide baino gehiagoren babesa jaso dauela eta 11.000 gainditzea be espero dala. Herri bat zain dagoala esan dau, Korrikagaz maiteminduta dagoan herri bat, euskerearen gogoa lau haizetara zabaldu nahi dauena. Lasterka, arineketan, antxintxika... Korrika hastea baino ez da falta.

Amurriotik Donostiara. Martiaren 31tik apirilaren 10era: 2.575 kilometro, Korrika.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu