Erakusketa ibiltari batek Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 100 urteak nabarmenduko ditu

Bizkaie! 2022-03-17 13:20   Musikea

Arriaga Antzokiko Plazan egongo da martiaren 30era arte.



Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak, BFA-ko Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru Diputaduak inaugurau dabe gaur goizean Arriaga Antzokiaren kanpoaldean eta ondoren, Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1922ko martiaren 8an emondako lehen kontzertuaren oroimenezko plakeari estalgia kendu deutse.

Erakusketa ibiltariak 12 paneletan laburbatu ditu taldearen historiako jazoerarik garrantzitsuenak.

Erakusketea Bilbon egongo da martiaren 30era arte eta jarraian, irailaren erdialdera arte, Bizkaiko hainbat herritan izango da:

- Getxo (martiaren 31tik apirilaren 10era), Zubia Plazan (inaugurazinoko kontzertua: Andrés Isasin).

- Barakaldo (apirilaren 21etik maiatzaren 5era), Herriko Plazan (inaugurazinoko kontzertua: ISZeko Aretoan).

- Durango (maiatzaren 6tik 18ra), Bartolome Ertzilla-Konserbatorio eta Musika Eskolan (inaugurazinoko kontzertua leku berean).

- Markina-Xemein (maiatzaren 19tik bagilaren 1era), Goiko Portala kalean (inaugurazinoko kontzertua: Udaletxeko bilkura-aretoan).

- Bermeo (bagilaren 2tik 12ra), Lamera Parkean (inaugurazinoko kontzertua: Néstor Basterretxea Aretoan).

- Balmaseda (garagarrilaren 1etik 10era), San Severino Plazan (inaugurazinoko kontzertua: Klaret Antzokian).

- Urduña (irailaren 8tik 18ra), Foru Plazan (inaugurazinoko kontzertua: Familia Sakratua-San Juan Eleizan).

Kontzertu eta estreinaldi ugari izango dira mendeurrena ospatzeko eta, duda barik, Bilboko orkestrearen ehun urteko ibilbide musikalari buruz irailean argitaratuko dan komikia nabarmendu behar da, Enrique Martínez-Inchausti (Kike Infame) marrazkilari ezagunak egina edota ehun metrotik gorako horma-irudiaren sorrerea Jesusen Bihotza Plazaren ingurutik Olabeaga auzoraino doan horman, Pablo Astrin arte urbanoko espezialistearen eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu