2022ko Arabako Bertsolari Txapelketea martiaren 19an aurkeztuko dabe

Bizkaie! 2022-03-16 10:45   Bertsolaritzea

Txapelketea apirilaren 1ean hasiko da eta bagilaren 11n amaituko.

Iñaki Viñaspre txapeldun 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Aiaraldea Ekintzen Faktorian aurkeztuko dabe aurtengo Arabako bertsolari Txapelketea. Laudion dago Aiaraldeko Ekintzen Faktoria, orain 40 urte Arabako Bertso Eskolak sortu ziran herrietako bat.

Bertan emongo jako hasierea 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketeari. Aurten Bertso Eskola talde barria sortu da, izan be, Faktoria eraldaketa soziala euskeratik eta euskeraz egiten dauen proiektua da.

Arabako Bertsolari Txapelketako XV. edizinoa izango da aurtengoa.

Txapelketearen aurkezpenean izango dira:

- Arabako Bertsozale Alkartearen izenean Egoitz Iradier, alkarteko sustapen arduraduna.

- Serapio Lopez Ortueta Aiaraldeko Bertso-Eskolako sortzaile, ikasle eta irakasle izandakoa.

- Unai Mendibil, Aiaraldeko Bertso-Eskolako ikasle eta egun irakasle.

Txapelketako parte-hartzaileak be bertan izango dira.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu