Bostetik hiru, euskeraz

Bizkaie! 2022-03-16 08:43   Euskerea berbagai

Euskereraen erabilerea % 61,5ekoa izan da

Bigarren aldiz neurtu da 2021ean Udalerri Euskaldunen Mankumunitateko herrietako hizkuntzen kale erabilera eta Soziolinguistika Klusterraren txostenak Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeko 87 udalerritako eta Tolosaldeko beste seitako euskerearen kaleko erabilerea neurtu dabe.

Ondorioen artean, ondokoak nabarmendu daitekez:

- Kaleko alkarrizketetan, berbalagunen % 61,1ek egin dau euskeraz. Gaztelaniazko alkarrizketak % 36,9 izan dira, frantsesekoak % 0,2 eta % 1,8 beste hizkuntza batzuetakoak.

- Ez da aldaketarik izan hizkuntzen erabilerearen datu orokorrean 2017. eta 2021. urte bitartean: bietan % 61,5ekoa izan da euskerearen erabilera orokorra.

- Zenbat eta gaitasun handiagoko tipologiako udalerria izan, orduan eta euskerearen erabilera
handiagoa behatu da udalerri horreetako herriko kaleetan.

- Erabilerearen bilakaeran aldaketa txiki batzuk dagoz udalerriko tipologiaren arabera, izan be, euskera-gaitasunaren araberako tipologia aintzat hartuta, euskera-gaitasun txikiena daben udalerrieako tipokoetan puntu bateko igoerea izan da 2017-2021. urte bitartean: 2017an % 53,9 eta 2021ean % 55ko erabilerea.

Gaitasun handieneko talde bietan, barriz, bi eta hiru puntu bajau: % 82,1etik %79,2ra pasau da erabilerea % 80 eta % 90 bitarteko gaitasuna daben udalerrietan; eta % 86,4tik % 83,3ra % 90 baino gaitasun
handiagokoetan.

Bilakaereari jagokonean, 500-1.000 biztanleko udal-taldean zeozertxu igon da (4 puntuko igoerea) euskerearen erabilerea 2017-2021eko tartean, baita 10.000 biztanletik gorakoen artean be (hiru puntukoa).

Emakumeek apur bat gehiago darabilte euskerea gizonezkoek baino: % 61,7 emakumeek, % 60,3 gizonezkoek eta holan da edade-tarte gehienetan.

Helduen artean, 25-39 urte bitarteko heldu gazteek 15-24 arteko gazteen portaerara hurreratzen dira euskerearen erabileran: gazteek % 65,6, heldu gazteek % 62,9.

40-64 heldu nagusien taldean, ostera, hizkuntzen portaerea gehiago hurreratzen da adinekoek dabenera: % 50,1 heldu nagusiek, % 51,5 adinekoek.

Laburbatuz, 25-39 urte bitarteko heldu gazteak gazteakandik hurrago dagoz eta 40-64 urte bitarteko heldu nagusiek adinekoen portaeratik hur.

Ez da nabarmentzeko aldaketarik antzemon edadearen araberako euskerearen erabileran, puntu
bateko gorabeherea dago urte horreen artean.

Udal-tipologia kontuan izanda, ez dago aldaketa handirik adinaren araberako euskerearen erabileran. Salbuespen bat bada, ostera, izan be, % 80tik gorako udalerrietan, adinekoen artean 5 puntu inguruko galerea dago euskerearen erabileran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu