Musikea, kantua eta arte bisualak buztartzen dira Laboaren mundua erakusteko
2022-03-16 08:05 MusikeaLaboa. Lekeitiotik hegan Mikel Laboaren Lekeitioak lanaren barrinterpretazinoa da.
Loraldia Festibala euskal kulturea batzen dan lekua da, obra barriak sortzen eta birsortzen diran lekua. Askotan jasoten dogu euskal kultueraren erreferenteek sortutako proposamenen lekukoa eta gaur egungo ikuspegitik berrinterpretetan ditugu. Laboa. Lekeitiotik hegan obrea ez da diferentea, Mikel Laboaren Lekeitioak albumean oinarrituta dagoan sorkuntzea.
Kontuak kontu, martiaren 16an izango da, 19:30ean. Mikel Laboaren unibertsoaren zati hau Arriaga Antzokian egongo da ikusgai.
Laboari buruzko begirada barria
Laboaren sorkuntza esperimentalari ohore eginda dator obrea, Ensamble Kuraiak, Maddi Oihenartek eta Elektrartek abeslari euskaldunaren unibersoaren ikuspegia erakutsiko dabe.
Kontzertua Kuraia Musika Garaikideko XXVIII. Topaketeagaz alkarlanean sortu da.
Ensemble Kuraia
Ensemble Kuraia musika taldea Maria Eugenia Luc konpositoreak sortu eban 1997. urtean, Bilbon. Euskal Herriko konpositoreen obrak zabaltzea dauka helburu eta Europa zein Latinoamerikako jaialdi eta ekitaldi garrantzitsuenetan joten dabe: Berlingo Universität der Künst eta Hochschule für Musik; Italiako Milango Konserbatorioa eta Parmako Labirinti sonori; Music around (Strasbourg, Frantzia); Arsonic (Mons, Belgika)...
Maddi Oihenart
Maddi Oihenart abeslari zuberotarra oso ezaguna da. Urte askotan ibili da Zuberoako plaza eta tabernetan a capella abesten eta denporearen porasuz beste euskal musikari askogaz alkarlanean dabil: Olatz Zugasti, Juan Mari Beltran, Peio Serbielle, Rafa Rueda, Patxi Zubizarreta, Haurrock taldea,... Abestiak idazteaz aparte hainbat euskal idazleen bertsoak eta poemak abesten ditu, adibidez, Bernardo Atxaga, Leire Bilbao eta Karlos Linazasoro.
Diziplina ugari jorratzen ditue eta teknologoez osotuta dago Elektrart eta mundu bi horreek buztartzen dituen proiektuetan sartzen dira. Hainbat euskarritan egiten dabe lan: ikus-entzunezko edukia diseinau eta sortzen dabe bideo mapping-erako; arte digitaleko instalazino inmersiboetarako; Big Dataren interpretazinorako instalazino artistiko barritzaileetan; edo inpaktu handiko 2D eta 3D diseinu bisualak holograma bidez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!