XIX. Txakolin Eguna Larrabetzun, apirilaren 10ean

Bizkaie! 2022-03-15 11:14   Jan edanak

Azokan 8 txakolingilek parte hartuko dabe.

Pandemiaren ondorioz urte bi joan dira egin ezinik eta aurten, Txorierriko Txakolinaren aurkezpena eta probetako aukerea be izango doguz.

Zortzi txakolin probetako aukerea egongo da:

- Basalbeiti (Lezama).

- Erdikoetxe (Lezama).

- Garkalde (Lezama).

- Gorka Izagirre (Larrabetzu).

- Sasine (Larrabetzu).

- Magalarte (Lezama).

- Magalarte (Zamudio).

- Sasikoetxe (Larrabetzu).

Horrezaz gan, beste 10 postu egongo dira: artisauak, gaztai-saltzaileak, talogileak...

Txartelak 5 euroan salduko dira eta erosten dauenak, txartel bakotxaren truke, txakolin kopa bat eta konsumizino bi izango ditu.

Txartelek balio daben 5 euro horreetatik Larrabetzuko Udalak euro bana emongo deutse irabazi-asmorik bako erakunde biri eta beste 2,80 euro txarteleko txakolingileei.

Aurreko urteetan bezela, herriko alkarte bat ibiliko da ekitaldia atontzen laguntzen, txartelak saltzen. Aurten Txokoan Alkartea, herriko emakume pelotarien alkartea, arduratuko da tiketak banatzeaz. Horregaitik, saldutako txartel bakotxeko euro bat Txokoan Alkartentzat izango da.

Beste alde batetik, aurten be Zaporeak-egaz alkarlanean jardungo dau Larrabetzuko Udalak eta saldutako tiket bakotxeko beste euro bat Europara datozen errefuxiatuei janari duina emoten deutsen irabazi-asmorik bako alkarte honentzat izango da.

Ferian parte hartzen daben guztiei eskatzen jake indarrean dagozan segurtasun eta osasun-arauak errespetetako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu