Unai Mendiburuk, Imanol Uriak eta Paule Loizagak finalaurrekoetan kantauko dabe

Bizkaie! 2022-03-15 08:44   Bertsolaritzea

Apirilaren 2an, finalaurrekoak eta finala jokatuko dira Algortan.

Aurreko barikuan, martiaren 11n, Gorlizen jokatu ziran Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa saioak.

Unai Mendiburu, Imanol Uria eta Paule Loizaga izan ziran saioetako irabazleak eta, beraz, zuzenean pasau dira apirilaren 2ko finalaurrekoetara. Orain arteko kanporaketak irabazita dagozan Peru Vidal, Jone Uria eta Arrate Illarogaz batera, hortxe da finalaurreoetarako seikotea.

Ganerako bertsolariak puntuazinoaren arabera sailkatuko dira.

Martiaren 11ko sailkapenak eta puntuak:

New Tavern tabernako saioa:

1. postuan: Unai Mendiburu, 126 puntu.

2. postuan: Peru de Pedro, 107,5 puntu.

3. postuan: Oihan Diaz eta Jagoba Pereda, 104 puntu.

Xurrut tabernako saioa:

1. postuan: Imanol Uria, 131 puntu.

2. postuan: Kerman Diaz, 128 puntu.

3. postuan: Josu Landeta, 105 puntun.

4. postuan: Galder Bilbao "Txapi", 87,5 puntu.

Portalena tabernako saioa:

1. postuan: Paule Loizaga, 117,5 puntu.

2. postuan: Peio Arondo, 107 puntu.

3. postuan: Beñat Lopez, 98 puntu.

4. postuan: Aratz Errementeria, 86,5 puntu.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu