II. VillaSoundBilbaoko doinuak martiaren 18an hasiko gara entzuten
2022-03-11 11:17 MusikeaHelburua da 16 eta 30 urte arteko gazteen sorkuntza-lanak bultzatu eta sustatzea.
Epaimahaiak aurtengo edizinoan parte hartzeko hautatutako 12 bandek eta bakarlariek Bilborocken joko dabe, martiaren 18an eta apirilaren 8an. Behin kontzertuen hasierako fasea amaituta, 6 talderik edo bakarlaririk onenak hautatuko ditue eta formazino berezia jasoko dabe hainbat gaitan, besteak beste, produkzino teknikoan, komunikazinoan, jaubego intelektualean edo/eta sustapenean.
Amaieran, epaimahaiak talde edo bakarlari bakar bat hautatuko dau, 4 kontzertu egiteko Estaduko hainbat uritan.
VillaSoundBilbao jaialdiaren bigarren edizinoa Bilboko Udalak atontzen dau eta helburua da 16 eta 30 urte arteko gazteen sorkuntza-lanak bultzatu eta sustatzea eta jenteari musika arloko egungo proposamenak eskaintzea.
Epaimahaiak hautatu ditu daborduko 12 banda eta bakarlari, kontzertuen lehen fasean parte hartzeko:
Martiaren 18an
Laina- Gipuzkoa.
Ben Santana- Bizkaia.
Night Demonz X Locoalien X Inix - Araba.
Martxoaren 25ean
Las Selvas - Bizkaia.
Laguna Goons - Bizkaia.
Txopet- Bizkaia.
Apirilaren 1ean
Catch & Soul- Bizkaia.
Tanzzzania- Bizkaia.
Alai - Gipuzkoa.
Apirilaren 8an
Sara Azurza- Gipuzkoa.
Supercremalleras - Bizkaia.
Kyxo - Gipuzkoa.
Kontzertuak 20:00etan hasiko dira eta sartzea librea izango da, gehienezko jente kopurua bete arte.
6 talderik edo bakarlaririk onenak hautatuko ditue VSB MENTORING formazino-programan parte hartzeko. Laguntza-programa hori 2022eko maiatzetik urrira egingo da eta hautatutako talde edo bakarlarien beharrizanetara egokitua izango da. Formazino fase horretan, taldeak eta bakarlariak sustatu eta bultzatuko dira, etaeuren jarduerea profesionalizetako modua emongo deutseen tresnez eta aholkularitza berezituz horniduko.
Prestakuntzea, beraz, profesionalek emongo dabe eta hainbat gai jorratuko ditue: sare sozialetan edukiak produzidutea, produkzino teknikoa, zuzeneko interpretazinoa hobetzea, jaubetza intelektuala edo eskubideak kudeatzea eta sustatzea, kontzertuak, birak eta enpresa sustatzaileakazko hartu-emonak.
VillaSoundBilbaok emongo deutso amaierea VSB TOUR dalakoari 2022aren amaieran. Formazino eta laguntza aldiaren ostean, parte hartzen daben 6 bandetako bat hautatuko da kontzertu bana emon daian Estatuko lau uritan, 2022ko azken hiruhilekoan zehar.
Helburua da banden proiekzinoa bultzatzea, beste leku batzuetako banda gazteakaz sinergiak sortzea eta personen talentua Bilbotik kanpo zabaltzea. Igaz, Suave izeneko bandeak bira horretarako hautatua izan baitzan, Madrilgo, Bartzelonako, Valentziako eta Donostiako 4 lokal ospetsutan jo eban.
Parte-hartzaileen berezitasunak
106 taldek eta bakarlarik emon dabe izena, igazko kopuru bera. Hautatutako horreetatik, 7 Bizkaikoak dira, 4 Gipuzkoakoak, eta 1 Arabakoa.
Banda horreetako 31 personen artean, 5 emakumeak dira (% 16,1), eta gainerako 26ak (% 83,9) gizonezkoak; emakumeen kasuan, igazko edizinoko kopuruei eutsi jake.
Kantuetan erabilitako hizkuntzei jagokenez, gaztelania da nagusi (% 43,8) eta ondoren ingelesa (% 31,3); azkenik euskerea (% 25,0). Hautatutako bakarlarien eta banden batez besteko edadea 26 urte da, izena emondako guztirako taldeen batez besteko edadea baino handiagoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!