Indartsu dator 20. Azkena Rock
2022-03-11 10:20 MusikeaUrteurrenean 3 egun izango ditu jaialdiak.
Festibalik ez da egin azken bi urteotan eta 2022koa berezia izango da, hiru egun izango diralako bagilaren 16tik 18ra, hain zuzen be.
Daborduko zarratuta dagoan kartelean izango dira The Afghan Whigs, Jerry Cantrell, Hiss Golden Messenger, Michael Monroe, Israel Nash, The Toy Dolls, Riley Walker, Life of Agony, Mad Sin, Adia Victoria, Morgan Wade, Dirty Honey, Soziedad Alkoholika, Morgan, Ilegales, Delirium Tremens, Dewolff, Robyn Hitchcock & Los Del Huevos Band, Vulk, Joseba Irazoki eta Lagunak eta Nukore.
Egunotan emondako bakarlari eta talde zerrenda luze horrek zarratuta itxi dau Gasteizko Azkena Rock jaialdiak aurtengo programazinoa.
Edozelan be, aitatu horreekaz batera parte hartuko dabe iragarritako beste zenbait artista be: Patti Smith, The Offspring, Emmylou Harris, Social Distortion, Suzy Quatro, Chuck Prophet and The Mission Express, Drive By Truckers eta Black Mountain.
Kontuak kontu, 30 urteko geldiaren ondoren, Delirium Tremens taldeak maiatzaren 28an Barakaldoko Bizkaia Arenan jo ondoren, XXX disko barria eta laugarren kidea, Haritz Harreguy, dakarzan Ondarroako taldeak bagilaren 17an joko dau Gasteizen:
Edozelan be, bagilaren 16tik 18ra Mendizalan joko daben talde eta bakarlari guztien zerrendea txertatutako kartelean ikusi.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!