'Begietara begiratu' kantua dakar Piztiak taldeak

Bizkaie! 2022-03-11 08:49   Musikea

El Monstruito produktore independenteak egindako bideoklipa dozue hemen.

Piztiak taldeak 2021. urtean 30 urte bete zituan eta hori ospatzeko XXX (cd-a eta plataforma digitaletan) atara dau. Bertan abesti barri bi Barrun barrukuk (Josu Aranbarri) eta Begietara begiratu (Txomin Uribe), gehi 30 urte honeetan plazaratutako 7 diskoen artean aukeratutako abesti zerrenda bat dago.

Barrun barrukuk (Josu Aranbarri): Covid-aren eraginez etxean konfinauta egon garenean etorritako irudi eta burutazinoak izan ditu ardatz. Izar Aranbarri Lakak abotsak sartu ditu eta aurrerago bideoklipa aurkeztuko deuskue.

Begietara begiratu (Txomin Uribe) izan da lehen singela. Etxean gaixotasun larri baten ondorioz izandako bizipen eta galerearen sentipenez sortutako abestia da. Gaixotasun larri batek jo edo zorionez autsi deutsenei eta bere ingurukoei eskainitako abestia da.

El Monstruito produktore independenteak egindako bideoklipa dozue hemen.

Entzun XXX hemen.

Piztiak XXX aurkezteko kontzertuak

- Martiaren 11n, barikuan, Bilboko Bira Kultura Gunean (akustikoa).

- Martiaren 26an, Getxon, Algortako Azebarrin.

- Apirilaren 30ean, Tolosako Bonberenean.

- Maiatzaren 14an, Azkoitiko Matadeixen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu