2022/03/12 11:30
Bilbon, Zorrotzaurreko La Terminal Fabrikan. | JaialdiakLoraldia Terminala
Gazteei zuzendutako Loraldia Festibaleko eremu barria. Loraldia Terminala euskal sormen gaztearen harrobi barria da, Zorrotzaurreko La Terminal espazioan gauzatuko dana. ZAWPen laguntzeari esker sortu dau Loraldia Kultur Alkarteak eta Berriak babestuko dau jardunaldia.
Gazteen sormenaren txoko honetan sei ikuskizunez gozetako aukerea egongo da: Goizez Bilbronx bueltauko da, graffiti tailerra eta Euskal Herriko Beat-box txapelketearen 5. edizinoagaz; arratsaldean, musikea, literaturea, teatroa eta arte plastikoen munduetako artista barriak deskubriduteko aukerea egongo da.
Egun osoko ekitaldi honetan, euskal kulturearen sortzaile barriak ezagutzeko aukerea egongo da. Parte-hartzaileen artean Kresala Jantza taldea, J Martina, Xanti Agirrezabala, Libe Argoitia, Maria Oses, Ekiñe Casado, Iraitz Agirre eta Noemi DJ dagoz.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!