Badator BBK On Stage Zikloa: MARLENA eta CLUB DEL RIO

Bizkaie! 2022-03-10 09:44   Musikea

Marlena bikotea martiaren 26an izango dogu eta Club del Rio, barriz, apirilaren 23an.

BBK Aretora bueltauko da zikloa martiaren 26tik bagilera, musika estilo askotako artista eta taldeen 5 kontzertugaz. Proposamen musikal barritzaile honen bigarren edizinoa da eta espiritu gazteenak BBK Aretora erakarri nahi ditu, popa, rocka, kantautoreak, musika alternatiboa, rapa edo indiea lako musika estilo asko jorratuiz. Sarrerak agortu ziran lehen edizinoko erantzun bikainaren ostean dator.

Martiaren 26an hasiko da zikloa, Bilbon lehenengoz kantauko dauen indie-pop estiloan emakumezko errebelazinoa dan Marlenagaz. Club del Rio, mendira, baserri girora biziten joan eta talde sailkauezina egin dabe zazpi lagunek; apirilaren 23an izango doguz BBK Aretoan eta kolorea eta alaitasuna emoteaz arduratuko dira.

Kontzertu horreetarako sarrerak BBK Aretoan bertan erosi daitekez edo online: www.salabbk.eus, www.tickets.kutxabank.es eta www.dekkerevents.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu