Peru Vidal, Jone Uria eta Arrate Illaro izan dira Romoko kanporaketetan irabazle

Bizkaie! 2022-03-10 09:03   Bertsolaritzea

Ganerako kanporaketak martiaren 11n jokatuko dira Gorlizen, 18:30ean.

Martiaren 4an, Romon izan ziran Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako lehen hiru kanporaketak. Peru Vidal, Jone Uria eta Arrate Illaro izan ziren saioetako irabazleak eta zuzenean pasau dira apirilaren 2ko finalaurrekoetara. Ganerako bertsolariak puntuazinoaren arabera sailkatuko dira.

Billares Barria tabernako saioa:

1. postuan: Peru Vidal, 121 puntu.

2. postuan: Joanes Igeregi, 100,5 puntu.

3. postuan: June Diaz, 90 puntu.

4. postuan: Oier Errementeria, 62 puntu.

Berriro tabernako saioa:

1. postuan: Jone Uria, 143 puntu.

2. postuan: Inazio Vidal, 128 puntu.

3. postuan: Xabi Sainz de la Maza, 117 puntun.

4. postuan: Mikel Arrate, 101,5 puntu.

Topa tabernako saioa:

1. postuan: Arrate Illaro, 134 puntu.

2. postuan: Aritz Landeta, 126 puntu.

3. postuan: Naroa Torralba, 124 puntu.

4. postuan: Peio Lago, 119 puntu.

Ganerako kanporaketak martiaren 11n jokatuko dira Gorlizen, 18:30ean:

1. saioa, 18:30ean New Tavern tabernan:

Unai Mendiburu, Peru de Pedro, Oihan Diaz eta Beñat Lopez

2. saioa, 19:30ean Xurrut tabernan:

Imanol Uria, Josu Landeta, Kerman Diaz eta Galder Bilbao Txapi

3. saioa, 20:30ean Portalena tabernan:

Paule Loizaga, Aratz Errementeria, Peio Arondo eta Jagoba Pereda


Finalaurrekoak eta finala:

Apirilaren 2an, zapatuan, Algortan:

1. saioa, 13:00ean, Saniko tabernan.

2. saioa, 17:00etan, Villamonte tabernan.

3. saioa, 18:00etan, Patxeko tabernan.

Finala, gaueko 21:00etan, Azebarri kultur alkartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu