Herri bien arteko zubi kulturala kantu bihurtuta

Bizkaie! 2022-03-10 08:06   Musikea

ETS - Sumendiak (feat. BUHOS).



Euskal Herriko eta Kataluniako talde garrantzitsuenetako bik (ETS eta BUHOS) bat egin dabe euren abestiei bultzada garrantzitsua emoteko eta abestiak konpartidu ditue.

ETS eta BUHOS taldeen kanturik entzutetsuenak (Zurekin batera eta Volcans) dagoeneko ereserki bilakatu dira eta bi horreek dira protagonista proiektu honetan. Orain hile batzuk 

Euskal Herriko eta Kataluniako talde garrantzitsuenetako bik (ETS eta BUHOS) bat egin dabe euren abestiei bultzada garrantzitsua emoteko eta abestiak konpartidu ditue.

ETS eta BUHOS taldeen kanturik entzutetsuenak (Zurekin batera eta Volcans) dagoeneko ereserki bilakatu dira eta bi horreek dira protagonista proiektu honetan. Orain hile batzuk BUHOS taldeak Zurekin batera kantuaren katalanezko bersinoa kaleratu eban (T'he Trobat a Faltar).

Orain ETS taldeak Sumendiak aurkeztu dau, Volcans kantuaren euskerazko bersinoa. Sumendiak kantuak (Jon Maiak moldatua) maitasuna dau ardatz, pasinoaren askatasunaz eta arau bakar batek be ez leukezala horreek zapuztu behar. Bizitzari, gozamenari, jantzeari egindako kantua da. Beste hizkuntza batzuetako kantuen bersinoak asko dira, baina izugarria da jatorrizko kantariakaz egitea, eta hori da ETS eta BUHOS taldeek egin dabena.

Proiektu kultural sendoen besarkada bero eta sutsua. Herri bien arteko zubi kulturala kantu bihurtuta.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu