Kantu bi euskera hutsean dakarz Moonshine Wagon-ek

Bizkaie! 2022-03-09 12:50   Musikea

Apirilaren 2an aurkeztuko dabe Self-destruction Bilboko Kafe Antzokian.



Arabako taldeak Bilboko Bira Kulturgunean aurkeztu dau gaur, martiak 9, laugarren diskoa: Self-destruction, hain zuzen be.

Moonshine Wagon laukoteak (Araba, 2013) blue-grass doinuak upealako abiadureagaz jorratzen ditu metalaren jarioari uko egin barik. Moonshine Wagon jaia, dibertimendua eta jantzea da. Ondo pasetako eta kontzertuak algara bilakatzeko abilidadea dabe, horretarako banjoa, biolina, mandolinea, bouzoukia, kontrabaxua eta ahotsak erabilten ditue.

Moonshine Wagon taldearen Self-destruction diskoa Asuako Chromaticity Studios-ean grabau, nahastau eta masterizau dau Pedro Monjek 2022ko urtarrilean eta zezeilean. Andoni G. Matxainek dobroa jo dau The Plant abestian eta Gorka Sarriegik gitarrea eta ahotsak sartu ditu Marinelaren zai kantuan. Bersino bi dagoz diskoan: Marinelaren zai abestiak Sorotan Bele taldearen Eskoziako kantu herrikoi batean dau oinarria. Bestea, I want it that way Backstreet Boys taldearena da. Diseinua Kaikoo Studiok egin dau.

Moonshine Wagon talde arabarraren laugarren diskoa Self-destruction da, disko kontzeptuala, kritika sozialez josia, gure egungo bizimodua fast food edo da. Dana azkar, dana iragankor, dana pilotu automatikoa aktibauta. Gauza bakotxari merezidu dauen balioa ez deutsagu ikusten, ez dogu denporea aprobetxetan eta estimu ia bakarra fast food filosofiari eskaintzen deutsagu. Janari azkarrak edo bizitza azkar eta artifizialak Self-destruction orokorrera eroaten gaitu, hondamendira. Momentuaren suntsipen utilitaristearen eta
deuseztatzailearen kritika zorrotza da. Era batera edo bestera, danok dogu self-destruction horretatik geruzaren bat gainetik kentzeko. Abestiek bluegrassaren espiritua dabe, hegoaldeko rocka, metala eta folka, osogai horrekaz mela-mela itxi dabe diskoa. Abesti bi euskera hutsean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu