2022/03/07 - 2022/04/13
Bilbon, Hurtado de Amezaga, 6) | Erakusketak'50etako emakume langileak'
Batzar Nagusiak erakundeak Emakume Langileak proiektuaren lehenengo fasea aurkeztu dabe, emakumeek gerraosteko industriari eusteko orduan bete eben oinarrizko funtsezko lekuaren inguruko erretratu-erakusketeagaz.
Emakumearen Nazinoarteko Eguna dala eta, 50etako emakume langileak. Landa eta lantegi artean erakusketea egongo da ikusgai, 40 irudiren bitartez, XX. mendearen erdialdean Bizkaiko industrializazino-prozesuan emakumeak bete eban leku garrantzitsua laburbatzen da.
Erakusketa doban da eta apirilaren 13ra arte egongo da zabalik Batzar Nagusiak erakundearen erakusketa aretoan (Hurtado de Amezaga, 6 – Beheko solairua, Bilbo). Gero, modu zabalagoan, Enkarterri Museora (Abellaneda) eroango dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!