Ikastetxe eta euskaltegietarako 22. Korrikaren unidade didaktikoak aurkeztu ditue
2022-03-04 13:55 Euskerea berbagaiAlkarlana erakunde bien sinergiaren ondorioa da.
Hezkuntza-zentro eta euskaltegietarako unidade didaktikoak aurkeztu ditue AEK/Korrikako eta Ikastolen Alkarteko ordezkariek, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan. Bildumea www.korrika.eus webgunean dago eskuragarri eta ikastetxeetarako unidade bildumea osorik on-line lantzeko aukerea dago. Asier Amondo Korrikako arduradunak adierazo dau alkarlana erakunde bien sinergiaren ondorioa dala. Unidadearen erakustaldi laburra egin dabe Piarres Larzabal kolegioko ikasleek.
Korrikaren edukiak lantzeko unidade didaktikoen bildumea aurkeztu dabe gaur; Ikastolen Alkarteko kideek sortu ditue unidadeak, baina hezkuntza-zentro guztietan lantzeko modukoak dira.
Koldo Tellitu Ikastolen Alkarteko buruak ondokoa adierazo dau: Ikastolontzat ohore handia da ekimen honetan parte hartzea. Horrezaz gan, Tellituren esanetan, Korrikak «hamar-hamabi egunez haize freskoa eroaten deutso lekuan lekuko euskalgintzeari.
Peio Jorajuriak, Seaskako lehendakariak, be hartu dau parte aurkezpenean: Aitatutako bilduman material sorta bi dagoz: hezkuntza zentroei zuzendutakoa eta euskaltegietarako bildumea. Lehenengoei jagokenez, unidadeek hezkuntza formalaren etapa guztiak hartzen ditue, Ume Hezkuntzatik 18 urtera bitartean.
Iñaki Zapirain unidadeen egileak nabarmendu dauenez, nobedadeen artean ipuin baten bideoa dogu, Pilota gorri batekin ipuina, hain zuzen be; Gaizka Chamizo aktoreagaz egindako alkarlana.
Bestalde, unidadeetan aurtengo Korrikaren kanta, dokumentala eta omenduak be nabarmentzen dira, eduki bakotxa maila ezbardinetara egokitua. Irakasleek unidade guztiak online landu ahal izango ditue, www.korrika.eus/unidtate didaktikoak/ webgunean.
Amaia Lopez de Luzuriagak euskaltegietarako atazak aurkeztu ditu. Berak adierazo bezela, aurten Korrikaren hainbat mugarriren inguruan sortu ditue atazak; eta, horrezaz gan, aberasgarritzat jo dau olgeta interaktiboen erabilerea, hainbat trebetasun lantzeko balio dauelako. Bestetik, aitamen berezia egin deutse gurasoentzat sortutako atazei, euskeraz ikasten dabizen guraso eta umeen arteko transmisionan eragitea helburu izanik.
Kolegioko ikasleak, protagonista
Didaktikarien azalpenez gan, unidadeen erakustaldi laburra egin dabe Piarres Larzabal kolegioko ikasleek, 22. Korrikaren kantuaren koreografia jantzan eginez.
Azken buruan, kazetari lanak be egin ditue Ziburuko gazteek eta bertaratutakoei Korrikaren gaineko galderak egin deutsee.
Unidade didaktikoen bildumea eskuragarri dago www.korrika.eus webgunean, Unidade didaktikoak atalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!