Hemen da 'Kuraia', Zea Mays taldearen bideoklip barria

Bizkaie! 2022-03-04 13:35   Musikea

Taldeak apirilaren 9an joko dau Bilbon.

Aiora Renteria, Zea Mayseko abeslariak izandako osasun arazoakaitik geldiune bat izan ondoren, Zea Mays taldea prest dago 25. urtemugea poztasun eta energiaz ospatzeko.

Kuraia izeneko bideoklipa aurkeztu dabe, Dave M. Allenek (The Cure, Reptile Youth…) produzidu eta Jose Lastrak nahastau dau Urdulizeko Tio Pete estudioan.

Marc Closen (Love of Lesbian, Nueva vulcano…) kolaborazinoa be izan dau talde bilbotarrak perkusinoakaz eta bibrafonoagaz.

Kuraia, Bárbara Fernandezek zuzendutako bideoklip bategaz batera dator eta Fortun Fortunek diseinautako portadea dau.

Kuraiaren aurretik Adore eta Kemena singelak etorri ziran, barruan dogun adorearen bila eta aurrera egin ahal izateko gure leku kuttunetara bueltau ginan galdutako kemena berreskuratuz eta orain kuraiaz ezkuteteari itxi eta bihotzak edegiten ditugu maitasuna zabaltzeko.

 

 
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu