Bilbon egingo da V. Euskal Herriko Beatbox Txapelketea

Bizkaie! 2022-03-03 09:50   Musikea

Endika Lahainek gidatuko dau txapelketea.

Euskal Herriko Beatbox Txapelketearen 5. edizinoa Bilbon egingo da martiaren 12an, zapatuan, eguerdiko 12:00etan, La Terminal kultur eta sormen industriaren fabrikan (Ignazio Zuloaga pintore kalea 3), Loraldia jaialdiaren barruan.

Endika Lahainek gidatuko dau txapelketea eta beatboxeko talentu barriak eta aurreko edizinoetako irabazleak batuko ditu. Lehiaketan graffiti tailer bat be izango da Jowren eskutik.

Lehiaketeak epaimahai parebakoa izango du: Colaps, 2021eko munduko txapelduna bakarka eta txapeldunordea binaka, Juls, 2021eko Espainiako txapelduna bakarka eta txapeldunordea binaka eta Cobli, Espainiako txapelduna bakarka 2019an eta bikoteetan 2018an, TikToken 3 miloe jarraitzaile baino gehiago dituana.

Ekitaldiaren aurretik beatbox tailer bi izango dira: Lehenengoa martiaren 6an, 13:00ean, La Terminalen eta bigarrena martiaren 11n, arratsaldeko 17:00etan, Txurruka kaian. Horrezaz gan, epaileek ikuskizunak egingo ditue.

Sartzea doban da baina sarrerak eskuratu behar dira hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu