Bilbon, Euskerearen Aholku Batzordea martxan

Bizkaie! 2022-03-03 08:28   Euskerea berbagai

Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea da helburua.

Bilera horretan parte hartu dabe Koldo Narbaiza Euskera eta Hezkuntza Saileko zinegotziak, Bizkaiko Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako eta udal sail batzuen eta besteen ordezkariek eta Udalean ordezkaritzea daben alderdi politikoetako ordezkariek.

Kulturaren eta gizartearen arloetako eragileen ordezkariak be kide dira organo horretan, besteak beste, Euskaltzaindia, Labayru Fundazinoa, Uztarri, Zenbat Gara, Bilboko Euskaltegiak, Ahletic Club, Bibao Dendak, kazetariak eta idazleak.

Bilkuran, Ibilaldiaren hurrengo ospakizuna aztertu da, Bizkaiko ikastolen jaialdia, Bilbon egitekoa dana; era berean, hizkuntza ofizialak erabilteko erispideak izeneko agiria aurkeztu da, Gobernu Batzordeak oraintsu onetsia; eta, gainera, Bilbon Euskerea Sustatzeko Ekintza Planaren ebaluazinoari buruzko proposamen-txostena aurkeztu da.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Euskararen Aholku Batzordearen osoko bilkuran parte hartu dau batzordeburu moduan.

Euskerearen Aholku Batzordea

Bilboko Udalak 2016ko zezeilaren 3an jarri eban martxan Euskerearen Aholku Batzordea, hizkuntza gaietako aholku eta eztabaida organo moduan, urian euskerearen ezagutza eta erabilerea gehitzeko, herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko eta Bilbon euskerea sustatzeko eta normalizetako interesa daben personak eta erakundeak batu eta parte hartzeko foro izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu