Edegita dago 2022ko 'Bardintzen' beken deialdian parte hartzeko epea

Bizkaie! 2022-03-02 10:34   Euskerea berbagai

Euskerea eta genero bardintasunari buruzko ikerlanak egiteko deialdia martxan da.

Gobernu Kontseiluak zezeilaren 8ko bileran onartu eban 2022. urtean euskerea eta genero bardintasunari buruzko ikerlanak egiteko Bardintzen beken deialdia martxan da. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 30.000 euro bideratuko ditu beka horreetara eta bakotxa 7.500 eurokoa izango da.

Honako honeek izango dira ikerketa-gaiak:

· Euskerearen bizibarritze prozesuak generoari lotuta ulertzeko ikerketa teoriko edo-eta metodologiko demolinguistikoak.

· Generoaren ikuspegia txertatuz eregiten diran Euskerearen bizibarritze prozesuei buruzko ikerketa aplikatuak.

· Generoa eta hizkuntzea buztartzen dituen corpus, komunikazino edo-eta diskurso azterketak ondoko eremuetan: hezkuntzea, lan mundua, familia, aisialdia eta kirola...).

· Euskerearen bizibarritzean emakumeek izan daben zereginari buruzko ikerketa lanak (ahozko ondarea erabiliz edo-eta ikerketa bibliografikoak eginez).

Bardintzen beken deialdia orain arte urte askotakoa izan da eta aurten urtekoa izatea erabagi da orain arte aurkeztutako proiektuak ekitaldi bakarrean ondo garatzeko aukerea egon dala ikusita.

Interesa dabenek martiaren 24ra bitartean izango dabe eskariak aurkezteko. Ondoren hautaketa batzorde batek aztertu eta esleituko ditu bekak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu