Aralar mendilerroan barrena, Larraitzen hasi eta Arrubi, Ganbo txiki eta Ganbo

Amaia Larruzea 2022-03-02 07:55   Ibilian-ibilian

Ederra Goierri, ederra Aralar eta ederrak geure mendilerro mugabakoak.

Goierrirantz abiauko gara Zaldibitik gora, Gipuzkoako mendien inguruko aparkalekurik ezagunenetako batera heltzeko, nora eta Larraitzera, geure Txindoki maitearen magalera. Astelehena izateko jente dezente dago bertan, halan da be, ohikoa dan bezela, jente asko hurreratzen da bertara, inauterien garai honetan, zer esanik ez. Tolosaldean saltsa handia dan aldi berean, eskoletan be jai da eta, beraz, horrenbeste auto ikusita jente asko espero dogu mendian.

Behin igoten hasita, aurreikuspenak hausi egiten dira. Aztertu daigun, bada. Hainbat lekutara joan daiteke Larraitzen ekinez, Txindoki edota Larrunarri mendia ertzetik eskaletan edota Tximista bertikaletik (beste artikulu batzuetan landuko ditugunak) baita ohiko bidetik be igon daiteke, baita Ausa Gaztelura hurreratu be, edota geuk egin dogun lez, Aralarren barrena sartzeko. Behin Txindokiko lepora helduta, danak bertara igoten edota bajatuten hasiak ziran, baina handik aurrera, persona bat edota gerora bi baino ez genduzan ikusi eta, beraz, ederra aldea.

Estimadu daukat Txindoki mendia, asko beteten nau, baina, oraingo honetan, ez gara bertara joango, hortik harago joan nahi dogu, hau da, Txindokiko gailurretik atzemon geinken ikuspegirantz, hain zuzen be. Hurrengo baten denpora gehiagogaz joanda askoz gehiago esploretan jarraitzea gustauko litxakit, baina, oraingo honetan, geunkazan aukeren artean, hauxe zan geure nahia eta betegarria oso. Ederra, benetan, Aralar mendilerroa, mugaezina dala dirudi, hori behintzat helarazoten dauen sensazinoa aurrera begiratzean eta lautadak, aldapak eta larreak begien aurrean izakeran.

Arrubi mendira joan gara lehenengo, 1319 metrotara kokatutako tontor eder honetara, Nafarroatik hur gagoz, oso hur. Hainbat eta hainbat bide dagoz Aralarretik barrena abiatzeko eta gu gerturatutako mendiotara igoteko. Orientazinoari men egin eta wikilok aplikazinoaren laguntzeari esker, kokatzea ezinbestekoa da, gizakien eta animalien bideen artean non galdu badago eta. Halan da be, ibilbidea deskargauta ez da gatxa izango.

Arrubitik Ganbo txikirantz (1377m) eta Ganborantz egingo dogu, Txindokiko gailurretik ikusi ditugun lautada zoragarri horreetara. Gailurretako hatx-jai edp pilaketak, gainera, bestelako xarma bat helarazoten deutse. Danetara, Larraitzeko aparkalekutik abiatu eta itzuli Ganbo txikira, Arrubitik pasauta, 12 km dira eta Ganbo sartu eta bueltea 14 km, kilometro bi gehiago. Aukerak milaka, gozauko dozue, parajea ederra da eta eguraldi zoragarria subertau ezkero, zer esanik ez. Ederra Goierri, ederra Aralar eta ederrak geure mendilerro mugabakoak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu