XVI. EHZ, garagarrilaren 1etik 3ra
2022-03-01 11:35 MusikeaEuskal Herria Zuzenean Irisarrin ((Nafarroa Beherea) egingo da.
Aurretik, martiaren 26an, Amets Arzallusek eta Marc Parramonek zuzendutako Altsasu (gau hura) dokumentalaren proiekzinoa izango da Miarritzen, Le Royal zinema-aretoan, arratsaldeko 17:00etan.
Ganerakoan, EHZ-ko dozena bat batzordeetako kideek jaialdi potoloa iragarri dabe, nazinoarteko eta Euskal Herriko artistak batuko dituana eta, besteak beste, Irisarrin joko dabe Jewel Usain, Fétiche, Xiberoots, Maïrü, Entrexatak, Rukula, Ruper Ordorika, Diabolo Kiwi, Kuartz, Lyre le temps, Zea Mays, Andoni Ollokiegi, Chill Mafia, Herdoil, Eneritz Furyak eta Olatz Salvador iragarri ditue.
Musikaz gan, bestelako jarduera batzuk be izango dira, besteak beste, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, tailerrak, berbaldiak zein ikusgarriak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!