Martin Berasategik 12 Eguzki irabazi ditu

Bizkaie! 2022-03-01 08:45   Jan edanak

Bina Eguzki Arabako Arrea! jatetxeak eta Gipuzkoako Katxina upategiak.

Beñat Ormaetxea | Ikusi handiago | Argazki originala

Bizkaiko Gotzon, Jauregibarria, La despensa de Etxanobe eta Remenetxe jatetxeek; eta Arabako Kea jatetxeak Eguzki bat irabazi dabe. Zerrendan lehen aldiz agertzen diranakaz, Euskadik 66 jatetxe saridun ditu.

Bizkaian, 1968an Gotzon jatetxearen sortzaile izan zan Gotzon Longarairen Gotzone eta Sorkunde alabek gidatzen dabe orain Bakioko hondartzearen parean dagoan jatetxea.

Jauregibarria jatetxean, Beñat Ormaetxeak kaza-jeneroa lantzen dau, makailaoan aditua da eta badaki euskal sukaldaritza tradizionalari gaurkotasun handiko ukitua emoten.

Bilboko La Despensa del Etxanobe jatetxea da Fernando Canales eta Mikel Población sukaldarien korte klasikoeneko proposamena.

Muxikan, barriz, Remenetxe upategiak benetako miresmen logikoa pizten dau eta horixe da 1987an inaugurautako eta gaur egun Rosa María Echeandiak eta bere seme-alaba Iratxe eta Jon Andoni Rementeriak gobernetan daben jatetxearen ospearen zutoinetako bat.

María Ritter Repsol Gidako zuzendariak ekitaldian adierazo dauenez, gogoko dogu giro eferbeszente horren parte izatea eta harro gagoz 2022 honetan gure familia handiari gehitzen jakozan sukaldari eta jatetxe guztiez. Ederra da ikustea proiektuak abiarazoteko ilusinoa daben profesional askok, edo jankide
kontziente baten eskaereari erantzuteko ikuspegi barriak bilatzen dituen profesional askok, naturea besarkatzen dabela eta gomuta autoktonoa eta ezagutzea aldarrikatzen dabela. Espainiako 666 jatetxek parte hartzen dabe honezkero Repsol Gidako Eguzkietan, hau da, sukaldaritzako talentua antzemon eta balioa nabarmentzeko sortutako sarietan

Azken buruan, Jasangarritasunaren eta konpromisoaren aldeko saria, barriz, Donostiako portuan dagoan Kofradia jatetxeak eroan dau, Gipuzkoako Baxurako Arrantza Produtoreen Alkarteak kudeatzen dau eta arrantza jasangarriargaz dauen oinarrizko konpromisoagaitik eta itsasoko produktuetan zero kilometroa errespeteteagaitik nabarmentzen da.

Repsol Gidako 2022ko Eguzkiei buruzko informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu