Onintza Enbeita Busturialdeko Bertsolari Txapelketako finalean sartu da

Bizkaie! 2022-02-28 09:30   Bertsolaritzea

Finala martiaren 5ean jokatuko da Gernikako Astran.

Busturialdeko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketea Onintza Enbeitak irabazi eta zuzenean hartu dau martiaren 5eko finalerako txartela. Giro ederra, zalean pozik eta martiaren 5ean, Gernikako Astran jokatuko dan finalean kantauko dabe hiru kanporaketak irabazita: Mikel Retolaza Mikelo. Aitor Etxebarriazarraga eta Onintza Enbeita; eta puntuazinoaren arabera: Koldo Gezuraga, Asier Galarza, Ibai Amillategi, Beñat Bilbao eta Lurdes Ondaro. Ordezkoak, barriz, Enare Muniategi eta Koldo Muñiz izango dira.

Finala

Busturialdeko Bertsolari Txapelketako finala martiaren 5ean jokatuko da Gernikako Astran, arratsaldeko 19:00retan hasita; kantauko dabenak ondokoak dira: Mikel Retolaza Mikelo, Aitor Etxebarriazarraga, Onintza Enbeita, Koldo Gezuraga, Asier Galarza, Ibai Amillategi, Beñat Bilbao eta Lurdes Ondaro.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu