Badator III. Bizkaiko Taldekakoa

Bizkaie! 2022-02-28 07:45   Bertsolaritzea

23 taldek hartuko dabe parte Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketan.

Taldekakoaren bitartez oinarrian eragin gura da, hau da, bertso eskolak eta eskualdeak indartu gura dira. Horretarako, gune ludiko bat eskaintzea da asmoa, taldekakoa giro informalean eta jai-giroan gauzatzea, hain zuzen be, bertsolari hasi barriei plazarako bidea erraztea eta ohiko Txapelketan parte hartzeko motibazinorik ez dabenei bestelako aukera bat eskaintzea. Horrezaz gan, atontzaile, epaile eta gai-jartzaile barriak agertzea be bultzatuko da. Eta zelan ez, eskualdeen arteko hartu-emonak sendotzea da asmoa.

Taldekakoaren ezaugarriak ondorengoak dira: txapelketa informala da, Bizkaia mailakoa eta taldekakoa. Talde bakotxean, gitxienez, 6 lagun egon behar dira.

Danetara, 23 taldek parte hartuko dabe, hau da, ia 200 parte-hartzaile. Egitureari jagokonez, kanporaketa bakozean 3 taldek hartuko dabe parte eta kanporaketa bakotak 3 saio izango ditu. Kanporaketa bakotxeko talde irabazlea sailkatuko da finalera. Finalean 9 talde izango dira (8 irabazleak eta bederatzigarrena zozketaz). Finala maiatzaren 28an izango da, Larrabetzun. Finalaren egunean 3 taldeko 3 finalaurreko jokatuko dira lehenengo eta finalaurreko bakotxeko irabazlea sailkatuko da finalera.

Martiaren 25etik maiatzaren 15era bitartean jokatuko dira kanporaketak eta finala, barriz, maiatzaren 28an izango da Larrabetzun.

Talde parte-hartzaileak

Akerbeltzen Antxumak (Markina-Xemein), Azkena eta etxera (Busturialdea), Basordako Piratak (Uribe Kosta), Beethovenen Belarriak (Busturialdea), Estropezu (Arrigorriaga), Ez Dakit Ba! (Busturialdea), Far Westeko Bertsolariak (Enkarterri-Ezkerraldea), Gerri Maltxurrak (Uribe Kosta), Itallen (Larrabetzu), Kantakunek (Busturialdea), Koipelustriek (Durangaldea), Kristiñanak (Durangaldea), Laukijjek (Durangaldea), Leioatik Leioara (Leioa), Poto Baptist School (Lekeitio), Potojorri (Bilbo), Santutxuko Bertso Eskolea (Santutxu), TAKE IT Easy! (Mungia), TAKETa Lez (Mungia), Topera (Arratia), Tosu Bizirik (Uribe Kosta), Urruxarrak (Iurreta) eta Zornotzako Bertso Oskola (Zornotza)

Talde bakotxak epaile bat eukiko dau kanporaketa bakotxean eta publikoaren eretxia be kontuan hartuko da. Beraz, saio bakotxa puntuetako hiru taldeetako epaileen balorazinoa gehi publikoaren balorazinoa hartuko dira kontuan. Saio bakotxaren ondoren, hiru taldeetatik, edo bitik, ze taldek egingo dauen aurrera erabagi beharko dabe danen artean.

Kanporaketa faseko saio gehienak hiru taldeka jokatuko dira eta kanporaketa bakotxeko talde bat pasauko da finalera. Kanporaketa bakotxean hiru saio labur izango dira: lehenengo taldea bigarrenaren kontra, bigarrena hirugarrenaren kontra eta hirugarrena lehenengoaren kontra. Saio bakotxetik talde batek egingo dau aurrera.

Finalaren egunean hiru finalaurreko eta finala jokatuko dira. Finalaurreko bakotxean hiru taldeek saio bakarra jokatuko dabe eta irabazlea sailkatuko da finalera.

Lehen kanporaketea martiaren 25ean jokatuko dabe Itallen, Urruxarrak eta Far Westeko Bertsolariak taldeek, Barakaldon eta ondoren beste zazpi saio jokatuko dira maiatzaren 15era bitartean.

Finala, barriz, maiatzaren 28an jokatuko da, Bizkaiko eskolarteko finalagaz batera, Larrabetzun.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu