Zirgari sariak jaso ditue Belen Bilbaok, Argitan-ek eta Skolastika-k

Bizkaie! 2022-02-25 08:05   Kulturea

Sariak emoteko ekitaldia martiaren 7an izango da.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK erakundeak gure lurralde his-torikoan emakumeen eta gizonen bardintasunaren alde personek, erakundeek eta proiektuek egindako lana autortzen dabe. Sarion zazpigarren edizinoak bardintasuna eta feminismoa aldarrikatzen ditu politika publikoen printzipiotzat. Sariak emoteko ekitaldia martiaren 7an izango da, 18:00etan, Bilboko BBK Aretoan. Joan gura dabenek izena emon leikie hemen

BFA-k eta BBK-k emoten dituen sari horreen zazpigarren edizinoan sarituak izandakoak nabarmendu ditue Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusinoa eta Bardintasuna Sustatzeko foru diputaduak eta Nora Sarasolak, BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendariak.

Prentsaurreko hau Zirgariak (Dora Salazarren lana) eskulturearen ondoan egin da, hain zuzen be sari honeek inspirazio iturri gitxi gorabehera orain mende bat itsasadarrean zehar euren indar fisiko eta zirga baten laguntzeagaz ontziak atoian eroaten zituen emakumeen lana hartzen dabelako.

Laespada diputatuak azaldu dauenez, bardintasuna ezin da agenda publikotik desagertu, sustrai matxista sakonak dituan gizartean bizi garelako. Oraindino sari honeek oso beharrezkoak dira, itsasadarrean itsasontziak atoian eroaten zituen zirgariek euren indar propioaren laguntza bakarragaz egindako lan nekagarria gogorarazoten baitabe azpimarratu dau. Ez da egia dagoeneko Bardintasunean bizi garela, lortutako eskubideak eta askatasunak gorabehera, ezin da onartu emakumeen egoerea ahazten gabizenik gure ahaleginak eta energiak pandemiaren eta horrek eragindako krisiaren kontrako burrukeari eusteko. Bardintasunak gure politiken eta ideen iparra marketan jarraitzen dau, gure lan, energia eta ahaleginek oinarrizko printzipioa defendiduten jarraitzen dabe: Emakume bat ez dala gizon bat baino gitxiago nabarmendu dau.

Bestalde, Nora Sarasola BBKren Gizarte Ekintza Arloko zuzendariak azpimarratu duenaren arabera, emakumeak ahalduntzea eta genero-berdintasuna sustatzea ezinbestekoa da garapen jasangarria bizkortzeko eta, 5. GJHaz gain, 2030 Agendak ezarritako gainerako helburu guztiak zeharkatzen dituen zeregina da. Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio-mota oro desagerraraztea ez da bakarrik oinarrizko giza-eskubide bat, izan ere, horrez gain, ondorio biderkatzailea du gainerako garapen-eremu guztietan.

Sariei jagokenez, ibilbidearen saria Belen Bilbaorentzat da, erakundearen saria Argitan Zentroarentzat eta proiektuaren saria Skolastikarentzat.

Belen Bilbao medikua da eta bere ohiko betebeharraz harago, bere aisialdiaren eta bere indarren zati handi bat kolektibo behartsuen, bazterkeria-egoeran dagozan personen eta kalteberatasun-egoeran dagozan emakumeen bizitzea hobetzen laguntzera bideratu dau.

Gaztetatik, unibersidade garaian, parte hartze aktiboa izan eban Bizkaiko Mobimentu Feministan, batez be Emakumeen Asanbladan. Ginekologiako 28.000 historia kliniko inguru dituala.

Barakaldoko Argitan Emakumearen Aholku Zentroa 1996an sortu eben indarkeria matxistea eta horren ondorio guztiak salatzeko eta politika feministak sustatzeko beharra nabarmentzeko.

Argitan Zentroak batez beste 350 emakume jasotzen ditu urtean; beraz, 26 urteko ibilbidean indarkeria matxistearen eta ezberdintasunaren 8.700 biktima baino gehiago artatu ditu, aholkularitza juridikoa, lanekoa, laguntza psikologikoa eta gizarte-prestazinoei buruzko informazinoa eskainiz.

Skolastika, barriz, literatura, feminismoa eta aldarrikapena batzen dituan proiektua da. Emakumeen igarotako literaturearen barri emoten deusku eta hori guztia tailer, berbaldi, mintegi eta literatur ikastaroen bidez aldarrikatzen dau. Lan hori guzria nortasun propioagaz egiten dau, emakumeen talentuaren eta sorkuntzen kontrako estereotipoak eta aurreretxiak goibeheratzen laguntzen dauen metodologia parte-hartzailea erabiliz.

Prentsaurrekoan hil barri dan eta Zirgari Sarietako epaimahaikidea izandako Lucía Martínez Odriozola kazetaria be gogoratu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu